Mundua -

AEB

AEBko Gorenak LGTBIQ komunitatea babestu du, lan-diskriminazioaren aurrean

Auzitegiak ebatzi duenez, XX. mendeko 60ko hamarkadan onartutako eskubide zibilen legeek debekatu egiten dute homosexualen eta transexualen aurkako diskriminazioa, lan-arloan.

LGTBIQ kolektiboaren elkarretaratzea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
LGTBIQ kolektiboaren elkarretaratzea, artxiboko irudian
LGTBIQ kolektiboaren elkarretaratzea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak azken urteotako garaipenik handiena eman dio LGTBIQ komunitateari; izan ere, Auzitegiak ebatzi duenez, XX. mendeko 60ko hamarkadan onartutako eskubide zibilen legeek debekatu egiten dute homosexualen eta transexualen aurkako diskriminazioa, lan-arloan.

Lesbianen, gayen, transen, bisexualen intersexualen eta queersen kolektiboaren aldeko epairik garrantitzuena da, 2015ean berdintasunezko ezkontza legeztatu zutenetik.

Garaipena, halaber, esanguratsua da, kontuan izanik auzitegian kontserbadoreak direla nagusi.

"Gaur, ebatzi behar dugu konpainia batek norbait kaleratzerik duen soilik homosexuala edo transgeneroa izateagatik. Erantzuna argia da", idatzi du epaian Donald Trump AEBko presidenteak izendatutako Neil Gorsuch epaileak. Beste bost epailek egin dutenez, Gorsuchek gayen eta transen aurkako diskriminazioaren kontra bozkatu du.

Epaia historikoan, Auzitegi Gorenak ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak azken urteotako garaipenik handiena eman dio LGTBIQ komunitateari; izan ere, Auzitegiak ebatzi duenez, XX. mendeko 60ko hamarkadan onartutako eskubide zibilen legeek debekatu egiten dute homosexualen eta transexualen aurkako diskriminazioa, lan-arloan.

Lesbianen, gayen, transen, bisexualen intersexualen eta queersen kolektiboaren aldeko epairik garrantitzuena da, 2015ean berdintasunezko ezkontza legeztatu zutenetik. Garaipena, halaber, esanguratsua da, kontuan izanik auzitegian kontserbadoreak direla nagusi.

"Gaur, ebatzi behar dugu konpainia batek norbait kaleratzerik duen soilik homosexuala edo transgeneroa izateagatik. Erantzuna argia da", idatzi du epaian Donald Trump AEBko presidenteak izendatutako Neil Gorsuch epaileak. Beste bost epailek egin dutenez, Gorsuchek gayen eta transen aurkako diskriminazioaren kontra bozkatu du.

Epaia historikoan, Auzitegi Gorenak ebatzi du 1964ko Eskubide Zibiletako Legenaren VII. Tituluak LGTBIQ kolektiboa babestu egiten duela. Lege hura afroamerikarren berdintasuna bermatzeko diseinatu zuten, eta sexuaren diskriminazioa debekatu egiten zuen, baina orain arte, ez zien transexualei babesik ematen.

50 urtez, Auzitegi Gorenak ulertu izan du lege horretako "sexu-diskriminazioa" soilik emakumeekin lotuta zegoela, eta, orain arte, ez du ulertu LGTBIQ komunitatea ere babestu egiten zuela.

Auzian, Trump Administrazioaren abokatuek argudiatu dute eskubide zibiletako legeek ez zituztela transak edo gaiak babesten; auzi-jartzaileek, aldiz, aldeztu dute legeek gizaki guztiak babesten dituztela.

Guztira, Ameriketako Estatu Batuetan 8,1 milioi pertsona daude LGTBIQ kolektiboan lan egiteko adinean; ia erdia, 3,9 milioi lagun, babesik ematen ez dieten Estatuetan bizi dira, Askatasun Zibiletarako Amerikako Batasunaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Donald Trump LGTBI+ albisteak