Mundua -

Parisko goi-bilera

Nazioarteak dirua eta independentzia agindu dizkio Libia berriari

Gadafik desagertuta jarraitzen du, baina telebista kate siriar batean egin duen azken agerraldian adierazi du borrokan jarraituko duela eta ez duela amore emango.

Sarkozy eta Cameron Libian
Sarkozy eta Cameron Libian
Sarkozy eta Cameron Libian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aliatuek Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako operazio hasi zenetik sei hilabete igaro direnean, nazioarteko agintariak Libiako Transizio Kontseilu Nazioanalaren inguruan bildu dira Parisen herrialdea berreraikitzen hasteko.

60 bat herrialdetako ordezkariak eta nazioarteko erakundeak, Nazio Batuen Kontseiluak ebazpenak izoztutako ondasunak itzultzea adostu dute aho batez.

Nicolas Sarkozy, Frantziako presidenteak esan duenez, "berehaka" kendu ahal izango dute 15.000 milioi dolarren gaineko blokeoa, baina parte hartzaile guztiak atzerrian atzeman edo blokeatu dizkieten ondasunak "ahalik eta azkarren" matxinoen agintarien esku uztea erabaki dute.

Bestalde, Gadafi libiako hiritar zibilentzat mehatxu den bitartean NATOk bonbardaketekin jarraitzea adostu dute.

Gadafiren mezua

Muamar el Gadafi Libiako koronelak adierazi duenez, ez du amore emango eta matxinoen kontra eta NATOren indarren aurka borrokan jarraituko du. Siriako Al Rai telebista katean satelite bidez ematez ari diren hitzaldian egindako adierazpenak dira.

"Ez dugu berriro amore emango, ez gara emakumeak, borrokan jarraituko dugu", esan du Gadafik.

Aliatuek Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako operazio hasi zenetik sei hilabete igaro direnean, nazioarteko agintariak Libiako Transizio Kontseilu Nazioanalaren inguruan bildu dira Parisen herrialdea berreraikitzen hasteko. 60 bat herrialdetako ordezkariak eta nazioarteko erakundeak, Nazio Batuen Kontseiluak ebazpenak izoztutako ondasunak itzultzea adostu dute aho batez. Nicolas Sarkozy, Frantziako presidenteak esan duenez, "berehaka" kendu ahal izango dute 15.000 milioi dolarren gaineko blokeoa, baina parte hartzaile guztiak atzerrian atzeman edo blokeatu dizkieten ondasunak "ahalik eta azkarren" matxinoen agintarien esku uztea erabaki dute. Bestalde, Gadafi libiako hiritar zibilentzat mehatxu den bitartean NATOk bonbardaketekin jarraitzea adostu dute. Gadafiren mezua Muamar el Gadafi Libiako koronelak adierazi duenez, ez du amore emango eta matxinoen kontra eta NATOren indarren aurka borrokan jarraituko du. Siriako Al Rai telebista katean satelite bidez ematez ari diren hitzaldian egindako adierazpenak dira. "Ez dugu berriro amore emango, ez gara emakumeak, borrokan jarraituko dugu", esan du Gadafik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Libia gaur