Mundua -
Koronabirusa
6,28 milioi lagunek harrapatu dute munduan COVID-19a, MOEren esanetan
Astearteko datuekin alderatuta, 113.190 kasu gehiago daude. Pandemia hasi zenetik, egunetik egunerako gorakadarik handienetakoa da.
Agentziak | Erredakzioa
6,28 milioi lagunek harrapatu dute munduan COVID-19a, Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) asteazken honetan emandako datuen arabera.
Astearteko datuekin alderatuta, 113.190 kasu gehiago daude. Pandemia hasi zenetik, egunetik egunerako gorakadarik handienetakoa da, eta datuak erakusten du birusa gogor ari dela hedatzen nazioartean, nahiz eta mendebaldeko Europan eta erdialdeko Asian atzera egin duen.
Guztira, 379.941 lagun hil dira, 4.242 azken egunean.
Amerikan daude kutsatu gehien; hain zuzen ere, ia 3 milioi kasu atzeman dituzte. Europan gorakada arinagoa da; guztira, 2,2 milioi lagun kutsatu dira.
Gaixo gehien dauden herrialdea Ameriketako Estatu Batuak da, 1,83 milioi kasurekin eta 106.000 heriotzarekin baino gehiagorekin. Brasil dago zerrenda horretako bigarren postuan, 555.000 positibo detektatuta; 31.000 herritar baino gehiago hil dira azken herrialde horretan.