Mundua -
Libia
Libiarentzat 1.500 milioi euro desblokeatuko dituela esan du Frantziak
Libiako ondasunetatik 1.500 milioi euro emango dizkio Frantziak Trantsizio Kontseilu Nazionalri, erabili ahal izateko. Gadafirentzat blokeatuta zituzten ondasunok
Erredakzioa
Parisek Libiako ondasunen 1.500 milioi euro desblokeatu eta Trantsizio Kontseilu Nazionalari emateko baimena lortu duela iragarri du Frantziako Atzerri Arazoetako ministroak, Alain Juppék. Horrela, Libiako berregituraketan "lanean" hasi daitezkeela esan du, Parisen Libiari laguntzeko konferentzia hasteko ordu gutxi falta direnean. Konferentzia honetan, Trantsizio Kontseiluak demokrazia eraikitzeko plana aurkeztuko du.
Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruzko bilera Parisen
Hamahiru estatuburu, 19 lehen ministro, eta NATOko, Nazio Batuko eta Arabiar Ligako idazkari nagusiak, osatzen duten herrialdeak Parisen bilduko dira Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruz hitz egin eta demokraziarako bidea egiten laguntzeko.Bileraren buru Frantziako presidentea, Nicolas Sarkozy, eta Erresuma Batuko lehen ministroa, David Cameron, izango dira. Frantziako gobernuaren ustetan, Libiako egungo egoera oso delikatua da eta demokrazia lortzeko laguntza ezinbestekoa. Matxinatuek joan den abuztuaren 24an Tripoli hartu zutenean erabaki zen bilera honen beharra.
Trantsizio Kontseilu Nazionalaren partetik, bere presidentea Mustafa Abdulyalil eta lehen ministroa mahmud Yibril egongo dira. Hauekin ere beste agintari batzuk bilduoo dira, besteak beste, AEBtako estatu idazkaria, Hillary Clinton, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia, Ban Ki-moon, Espainiako presidenta, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Europako Kontseilukoa, Herman Van Rumpoy.
Bilera hau Gadafiren erregimenaren behin betiko desagertzea oraindik iritsi ez denean egingo da, eta 1969an boterea hartu zuen egunarekin bat egiten du.
Gadafi non dagoen oraindik jakin gabe
Argeliako agintariek Muamar al Gadafiren sarrera eragotzi dute, eta presidenteak, Abdelaziz Buteflikak ez du libiako koronelaren deia hartu, gaur Al Watan egunkariak argitaratu duenez, presidentziatik gertu omen dauden iturriak aipatuz.
Era berean, Gadafi, senitarteko batzurekin batera, Libiako Gadamen hirian egon daitekeela diote iturri hauek, Argeliako mugatik gertu. Agintariekin harremanetan jartzeko saiakerak atzera bota dituztela gaineratu dute.Erasoak ez dira gelditzen
Libiako matxinoen hiriburuak, Bengasik, Gadafiren jaioterrian, Sirten, gertatzen ari denari begira jarraitzen du, Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Gadafiri jarri zion errendizio epea bukatzeko bi egun falta direnean.
Parisek Libiako ondasunen 1.500 milioi euro desblokeatu eta Trantsizio Kontseilu Nazionalari emateko baimena lortu duela iragarri du Frantziako Atzerri Arazoetako ministroak, Alain Juppék. Horrela, Libiako berregituraketan "lanean" hasi daitezkeela esan du, Parisen Libiari laguntzeko konferentzia hasteko ordu gutxi falta direnean. Konferentzia honetan, Trantsizio Kontseiluak demokrazia eraikitzeko plana aurkeztuko du. Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruzko bilera ParisenHamahiru estatuburu, 19 lehen ministro, eta NATOko, Nazio Batuko eta Arabiar Ligako idazkari nagusiak, osatzen duten herrialdeak Parisen bilduko dira Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruz hitz egin eta demokraziarako bidea egiten laguntzeko. Bileraren buru Frantziako presidentea, Nicolas Sarkozy, eta Erresuma Batuko lehen ministroa, David Cameron, izango dira. Frantziako gobernuaren ustetan, Libiako egungo egoera oso delikatua da eta demokrazia lortzeko laguntza ezinbestekoa. Matxinatuek joan den abuztuaren 24an Tripoli hartu zutenean erabaki zen bilera honen beharra. Trantsizio Kontseilu Nazionalaren partetik, bere presidentea Mustafa Abdulyalil eta lehen ministroa mahmud Yibril egongo dira. Hauekin ere beste agintari batzuk bilduoo dira, besteak beste, AEBtako estatu idazkaria, Hillary Clinton, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia, Ban Ki-moon, Espainiako presidenta, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Europako Kontseilukoa, Herman Van Rumpoy.Bilera hau Gadafiren erregimenaren behin betiko desagertzea oraindik iritsi ez denean egingo da, eta 1969an boterea hartu zuen egunarekin bat egiten du.Gadafi non dagoen oraindik jakin gabeArgeliako agintariek Muamar al Gadafiren sarrera eragotzi dute, eta presidenteak, Abdelaziz Buteflikak ez du libiako koronelaren deia hartu, gaur Al Watan egunkariak argitaratu duenez, presidentziatik gertu omen dauden iturriak aipatuz.Era berean, Gadafi, senitarteko batzurekin batera, Libiako Gadamen hirian egon daitekeela diote iturri hauek, Argeliako mugatik gertu. Agintariekin harremanetan jartzeko saiakerak atzera bota dituztela gaineratu dute. Erasoak ez dira gelditzenLibiako matxinoen hiriburuak, Bengasik, Gadafiren jaioterrian, Sirten, gertatzen ari denari begira jarraitzen du, Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Gadafiri jarri zion errendizio epea bukatzeko bi egun falta direnean.