Mundua -
Gerra Libian
NBEk Libian giza eskubideen hauste krudelak daudela esan du
Matxinoen arabera, Gadafiren semeetako batek errenditzeko eta erreboltarien aldean borrokatzeko nahia azaldu du; bitartean, libiarrak Ramadanen amaiera "askatasunean" ospatzen ari dira.
Erredakzioa
NBEk Libian giza eskubideen hauste krudelak daudela esan du; horien artean, Gadafiren soldaduek egindako pertsona askoren hiltze sumarioak daude, Tripoliren kontrola galdu aurretik egindako hiltzeak. Matxinoek, bitartean, Gadafiren semeetako batek errenditzeko eta erreboltarien aldean borrokatzeko nahia azaldu duela esan dute. Libiarrak, aspalditik "askatasunean" lehen aldiz, Ramadanen amaiera ospatzen ari dira; horrela adierazi dute Bengasiko herritar batzuek.
Nazio Batuen Erakundeak Libian izango duen papera prestatzen ari dira egunotan, baina gatazka bukatzen denerako, izan ere, trantsizioa istilurik gabe bermatu nahi du NBEk eta horretarako misioa egingo du Afrikako herrialdean, baina oraingoz ez dituzte 'kasko urdinak' eramango.
"Oraingoz, misioak ez du 'kasko urdinik' izango. Argi dago libiarrek ez dutela NBEren edo bestelako erakundeen militarrik nahi", adierazi du Ian Martin gatazkaren osteko misioaren arduradunak Segurtasun Kontseiluarekin bildu ondoren.
Martinen esanetan, Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak sustatu duen misioa Muamar el Gadafiren erregimena bukatzen denerako "politikoa" izango da eta agintari berriei trantsizioa istilurik gabe egiten lagunduko du, demokrazia lortzeko.
NBEko kideak onartu du hasiera batean bake misio bat egin nahi zutela Libian, baina "egungoa ez den testuinguru baterako" zen eta Trantsiziorako Batzorde Nazionalarekin hitz egin ondoren "ez dugu espero agintari libiarrek ikuskatzaile militarrak eskatzea".
Martin Abdelilah al Jatib NBEren Libiarako bidali bereziarekin eta Trantsiziorako Batzorde Nazionalarekin bildu da azken egunotan buruzagi errebeldeen eskariak eta iritziak zeintzuk diren aztertzeko.
Hiru egun errenditzeko
Matxinoek hiru egun eman dizkiete Gadafiren alde dauden hiriei amore emateko; Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez, larunbatean, irailaren 3an, amore ematen dutela esana ez badute, indar militarra erabiliko du. Ultimatuma jaso dutenen hirien artean Sirte dago, Gadafiren jaioterria.
Bitartean, matxinoen gobernuak esan du Aljerian dauden Gadafiren senideak (emaztea eta bi seme) bueltatzea espero duela, bidezko epaiketa bat izan dezaten. Kontseiluak ez du ulertzen zergatik babestu dituzten senide horiek Aljerian. "Atsegin ez dugun albistea da -esan dute-. Pertsona horiek bueltatzea gustatuko litzaiguke". Erreboltarien ustez, Aljeriak Gadafiren senideei babesa ematea ez doa bat auzotarren arteko erlazio onekin; izan ere, trantsiziozko gobernuak akotan esan du diktadoreak eta bere familiak Libain egoten jarraitu behar dutela, epaitu ahal izateko.
Halaber, Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 50.000 bat pertsona hil direla salatu du Libiako Transiziorako Kontseilu Nazionaleko komandante batek.
NATOk ere Gadafiren indarrek atxilotutako milaka lagun desagertuta daudela salatu du; hobi komunak aurkitu dituzte, azken egunetan, eta, ondorioz, pertsona horien norakoari beldur dio. Rupert Colville Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-Mandatariak eskatu dio "aurreko erregimenaren edozein kideri" atxilotu horiek nin zituzten esateko, "bizitza gehiago ez galtzeko". Colvillek ez du zehaztu zenbat lagun dauden desagertuta -matxinoek 50.000 daudela esan dute-, baina, aipatu duenez, zenbakia altua izango litzateke.
Gadafiren alabak umea izan du Aljerian
Aljeriako osasun ministerioak adierazi duenez, Aisha Gadafi Muamar Gadafiren alabak umea izan du.
"Gadafiren alabak neskatila bat erditu du gaur, hori da esan dezakedan guztia", adierazi du Aljeriako Osasun ministerioko iturri batek.
Aljeriako Kanpo Harremanetarako ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Safia, Gadafiren bigarren emaztea, eta Mohamed, Hannibal eta Aisha, koronelaren seme-alabak, Aljerian sartu ziren.
NBEk Libian giza eskubideen hauste krudelak daudela esan du; horien artean, Gadafiren soldaduek egindako pertsona askoren hiltze sumarioak daude, Tripoliren kontrola galdu aurretik egindako hiltzeak. Matxinoek, bitartean, Gadafiren semeetako batek errenditzeko eta erreboltarien aldean borrokatzeko nahia azaldu duela esan dute. Libiarrak, aspalditik "askatasunean" lehen aldiz, Ramadanen amaiera ospatzen ari dira; horrela adierazi dute Bengasiko herritar batzuek.Nazio Batuen Erakundeak Libian izango duen papera prestatzen ari dira egunotan, baina gatazka bukatzen denerako, izan ere, trantsizioa istilurik gabe bermatu nahi du NBEk eta horretarako misioa egingo du Afrikako herrialdean, baina oraingoz ez dituzte 'kasko urdinak' eramango."Oraingoz, misioak ez du 'kasko urdinik' izango. Argi dago libiarrek ez dutela NBEren edo bestelako erakundeen militarrik nahi", adierazi du Ian Martin gatazkaren osteko misioaren arduradunak Segurtasun Kontseiluarekin bildu ondoren.Martinen esanetan, Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak sustatu duen misioa Muamar el Gadafiren erregimena bukatzen denerako "politikoa" izango da eta agintari berriei trantsizioa istilurik gabe egiten lagunduko du, demokrazia lortzeko.NBEko kideak onartu du hasiera batean bake misio bat egin nahi zutela Libian, baina "egungoa ez den testuinguru baterako" zen eta Trantsiziorako Batzorde Nazionalarekin hitz egin ondoren "ez dugu espero agintari libiarrek ikuskatzaile militarrak eskatzea".Martin Abdelilah al Jatib NBEren Libiarako bidali bereziarekin eta Trantsiziorako Batzorde Nazionalarekin bildu da azken egunotan buruzagi errebeldeen eskariak eta iritziak zeintzuk diren aztertzeko.Hiru egun errenditzekoMatxinoek hiru egun eman dizkiete Gadafiren alde dauden hiriei amore emateko; Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez, larunbatean, irailaren 3an, amore ematen dutela esana ez badute, indar militarra erabiliko du. Ultimatuma jaso dutenen hirien artean Sirte dago, Gadafiren jaioterria.Bitartean, matxinoen gobernuak esan du Aljerian dauden Gadafiren senideak (emaztea eta bi seme) bueltatzea espero duela, bidezko epaiketa bat izan dezaten. Kontseiluak ez du ulertzen zergatik babestu dituzten senide horiek Aljerian. "Atsegin ez dugun albistea da -esan dute-. Pertsona horiek bueltatzea gustatuko litzaiguke". Erreboltarien ustez, Aljeriak Gadafiren senideei babesa ematea ez doa bat auzotarren arteko erlazio onekin; izan ere, trantsiziozko gobernuak akotan esan du diktadoreak eta bere familiak Libain egoten jarraitu behar dutela, epaitu ahal izateko.Halaber, Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 50.000 bat pertsona hil direla salatu du Libiako Transiziorako Kontseilu Nazionaleko komandante batek. NATOk ere Gadafiren indarrek atxilotutako milaka lagun desagertuta daudela salatu du; hobi komunak aurkitu dituzte, azken egunetan, eta, ondorioz, pertsona horien norakoari beldur dio. Rupert Colville Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-Mandatariak eskatu dio "aurreko erregimenaren edozein kideri" atxilotu horiek nin zituzten esateko, "bizitza gehiago ez galtzeko". Colvillek ez du zehaztu zenbat lagun dauden desagertuta -matxinoek 50.000 daudela esan dute-, baina, aipatu duenez, zenbakia altua izango litzateke.Gadafiren alabak umea izan du AljerianAljeriako osasun ministerioak adierazi duenez, Aisha Gadafi Muamar Gadafiren alabak umea izan du. "Gadafiren alabak neskatila bat erditu du gaur, hori da esan dezakedan guztia", adierazi du Aljeriako Osasun ministerioko iturri batek.Aljeriako Kanpo Harremanetarako ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Safia, Gadafiren bigarren emaztea, eta Mohamed, Hannibal eta Aisha, koronelaren seme-alabak, Aljerian sartu ziren.