Mundua -

Gerra Libian

Hiru egun eman dizkiete Gadafiren alde dauden hiriei amore emateko

Matxinoek Aljerian dauden Gadafiren senideak bueltatzea espero dutela esan dute, bidezko epaiketa bat izan dezaten; bestalde, iraultza hasi zenetik 50.000 pertsona hil direla salatu dute.

Aisha el Gadafi
Aisha el Gadafi
Matxinoek ultimatuma eman diete Gadafiren gizonei

02:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matxinoek hiru egun eman dizkiete Gadafiren alde dauden hiriei amore emateko; Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez, larunbatean, irailaren 3an, amore ematen dutela esana ez badute, indar militarra erabiliko du. Ultimatuma jaso dutenen hirien artean Sirte dago, Gadafiren jaioterria.

Bitartean, matxinoen gobernuak esan du Aljerian dauden Gadafiren senideak (emaztea eta bi seme) bueltatzea espero duela, bidezko epaiketa bat izan dezaten. Kontseiluak ez du ulertzen zergatik babestu dituzten senide horiek Aljerian. "Atsegin ez dugun albistea da -esan dute-. Pertsona horiek bueltatzea gustatuko litzaiguke". Erreboltarien ustez, Aljeriak Gadafiren senideei babesa ematea ez doa bat auzotarren arteko erlazio onekin; izan ere, trantsiziozko gobernuak akotan esan du diktadoreak eta bere familiak Libain egoten jarraitu behar dutela, epaitu ahal izateko.

Halaber, Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 50.000 bat pertsona hil direla salatu du Libiako Transiziorako Kontseilu Nazionaleko komandante batek.

NATOk ere Gadafiren indarrek atxilotutako milaka lagun desagertuta daudela salatu du; hobi komunak aurkitu dituzte, azken egunetan, eta, ondorioz, pertsona horien norakoari beldur dio. Rupert Colville Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-Mandatariak eskatu dio "aurreko erregimenaren edozein kideri" atxilotu horiek nin zituzten esateko, "bizitza gehiago ez galtzeko". Colvillek ez du zehaztu zenbat lagun dauden desagertuta -matxinoek 50.000 daudela esan dute-, baina, aipatu duenez, zenbakia altua izango litzateke.

Gadafiren alabak umea izan du Aljerian

Aljeriako osasun ministerioak adierazi duenez, Aisha Gadafi Muamar Gadafiren alabak umea izan du.

"Gadafiren alabak neskatila bat erditu du gaur, hori da esan dezakedan guztia", adierazi du Aljeriako Osasun ministerioko iturri batek.

Aljeriako Kanpo Harremanetarako ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Safia, Gadafiren bigarren emaztea, eta Mohamed, Hannibal eta Aisha, koronelaren seme-alabak, Aljerian sartu ziren.

Matxinoek hiru egun eman dizkiete Gadafiren alde dauden hiriei amore emateko; Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez, larunbatean, irailaren 3an, amore ematen dutela esana ez badute, indar militarra erabiliko du. Ultimatuma jaso dutenen hirien artean Sirte dago, Gadafiren jaioterria.Bitartean, matxinoen gobernuak esan du Aljerian dauden Gadafiren senideak (emaztea eta bi seme) bueltatzea espero duela, bidezko epaiketa bat izan dezaten. Kontseiluak ez du ulertzen zergatik babestu dituzten senide horiek Aljerian. "Atsegin ez dugun albistea da -esan dute-. Pertsona horiek bueltatzea gustatuko litzaiguke". Erreboltarien ustez, Aljeriak Gadafiren senideei babesa ematea ez doa bat auzotarren arteko erlazio onekin; izan ere, trantsiziozko gobernuak akotan esan du diktadoreak eta bere familiak Libain egoten jarraitu behar dutela, epaitu ahal izateko.Halaber, Muamar Gadafiren erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 50.000 bat pertsona hil direla salatu du Libiako Transiziorako Kontseilu Nazionaleko komandante batek. NATOk ere Gadafiren indarrek atxilotutako milaka lagun desagertuta daudela salatu du; hobi komunak aurkitu dituzte, azken egunetan, eta, ondorioz, pertsona horien norakoari beldur dio. Rupert Colville Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-Mandatariak eskatu dio "aurreko erregimenaren edozein kideri" atxilotu horiek nin zituzten esateko, "bizitza gehiago ez galtzeko". Colvillek ez du zehaztu zenbat lagun dauden desagertuta -matxinoek 50.000 daudela esan dute-, baina, aipatu duenez, zenbakia altua izango litzateke.Gadafiren alabak umea izan du AljerianAljeriako osasun ministerioak adierazi duenez, Aisha Gadafi Muamar Gadafiren alabak umea izan du. "Gadafiren alabak neskatila bat erditu du gaur, hori da esan dezakedan guztia", adierazi du Aljeriako Osasun ministerioko iturri batek.Aljeriako Kanpo Harremanetarako ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Safia, Gadafiren bigarren emaztea, eta Mohamed, Hannibal eta Aisha, koronelaren seme-alabak, Aljerian sartu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albisteak gaur Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Libia