Mundua -

AEB

Polizia-etxe bati su eman diote Minneapolisen, hirugarren protesta egunean

Gainera, protestak beste hiri batzuetara ere zabaldu dira, horren ondoan dagoen Saint Paul hirira, eta herrialde osoko beste batzuetara, tartean New Yorkera.

Mineapoliseko polizia-etxea sutan. Argazkia: Efe
Mineapoliseko polizia-etxea sutan. Argazkia: Efe
George Floyden heriotzaren aurkako protestetan su eman diote polizia-etxe bati

1:13

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak parte hartu dute bart hirugarren protesta egunean Minneapolisen (Minnesota, AEB); polizia-etxe bat erre dute, eta arpilatzeak eta bestelako istiluak izan dira. Poliziak George Floyd gizonezko beltza hil zuelako piztu ziren protestak asteartean.

Atzokoan protestak ez ziren Minneapolisen bakarrik izan, horren ondoko Saint Paul hirira (Minneapolisen hiri senidetzat jotzen dute) ere zabaldu baitziren.

Izan ere, Mike Freeman Hennepin konderriko fiskalak (Minneapolis horren mendean dago) egindako adierazpenek areagotu egin zuten herritarren haserrea, Derek Chauvin polizia, Floyden hiltzailea, atxilotzeko edo inputatzeko asmorik ez duela esan zuelako.

Ez zuen askorako balio izan Medaria Arradondo Minneapolisko Poliziaren buruak Chauvin eta atxiloketan parte hartu zuten beste hiru agenteak kaleratu eta Floyden familiari barkamena eskatu izanak.

Bestalde, Tim Walz Minnesotako gobernadoreak (demokrata) Guardia Nazionala (erreserba militarreko taldea) jarri zuen martxan, eta 50 soldadu inguru zabaldu zituen hirian. Duela 34 urte atera zuten kalera azkenengoz Guardia Nazionala herritarren protestak kontrolatzen saiatzeko.

Gaua iristearekin batera, suteak eta arpilatzeak ugaritzen hasi ziren Minneapolisen, eta milaka pertsona elkartu ziren hiriko polizia-etxe baten inguruan, Floyden heriotzaren protesten erdigune bilakatu den lekuan.

Manifestariek polizia-etxe bati su eman zioten, eta ospakizun artean ikusi zuten nola kiskaltzen zen eraikina. Su-artifizialak ere jaurti zituzten.

Floyd

Floyd (40 urteko gizonezko beltza) astelehen gauean hil zen, 20 dolarreko billete faltsu bat erabiltzen saiatzeagatik atxilotu zutenean. Polizia batek (Derek Chauvin) harrapatu eta belauna lepoan jarri ziola ikusten da kaleko jendeak grabatutako bideoetan.

"Mesedez, mesedez, mesedez, ezin dut arnasa hartu. Mesedez", esaten du Floydek polizia gainean duenean.

"Ezin dut arnasa hartu" Floyden oihua protestarien oihu bilakatu da, AEBko poliziek afroamerikarren aurka erabiltzen duten indarkeria agerian uzteko asmoz.

George Floyden heriotzaren aurkako protestak New Yorkera iritsi dira

George Floyden heriotzaren aurkako protestak New Yorkera iritsi dira
George Floyden heriotzaren aurkako protestak New Yorkera iritsi dira
George Floyden heriotzaren aurkako protestak New Yorkera iritsi dira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak