Mundua -

Gerra zibila Libian

Libiako matxinoek Gadafiren egoitza mendean hartu dute

Erreboltariek haien bandera jarri dute Gadafiren kuartelean. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk.

Libiako matxinoek Gadafiren etxebizitzari eraso egin diote. Argazkia: EITB
Libiako matxinoek Gadafiren etxebizitzari eraso egin diote. Argazkia: EITB
Matxinoek Gadafiren azken gotorlekua hartu dute

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren".

Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko multzo batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek.

Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu.

NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafik onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik.

"Onik nago. Tripolin nago eta ez dut Libiatik alde egiteko asmorik. Ez sinestu mendebaldeko telebistek iragartzen duten informazio faltsuetan", gaineratu du Gadafik.

72 ordu Libia askatzeko

Ibrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan.

"Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaiera hurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik eta lasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak. Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindik jarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".

Roland Lavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakite Libiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafi ez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburu bihurtuko da.

Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerako

Bab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte.

Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.

Saif al Islam Gadafiren semeak agerraldia egin du

Atzo Gadafiren hiru seme atxilotu zituztela zabaldu zuten matxinoek, baina horietako bat, Saif al Islam, libiar erregimenean pisu handia duen gizona, Tripoliko kaleetan agertu da gaur gauean Armadako indarrek babestuta, atzoko berriak gezurtatzeko. Bere aita salbu eta onik dagoela esan du.

Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren". Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko multzo batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek. Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu. NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafik onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik."Onik nago. Tripolin nago eta ez dut Libiatik alde egiteko asmorik. Ez sinestu mendebaldeko telebistek iragartzen duten informazio faltsuetan", gaineratu du Gadafik.72 ordu Libia askatzekoIbrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan."Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaiera hurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik eta lasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak. Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindik jarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".Roland Lavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakite Libiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafi ez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburu bihurtuko da.Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerakoBab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte. Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.Saif al Islam Gadafiren semeak agerraldia egin duAtzo Gadafiren hiru seme atxilotu zituztela zabaldu zuten matxinoek, baina horietako bat, Saif al Islam, libiar erregimenean pisu handia duen gizona, Tripoliko kaleetan agertu da gaur gauean Armadako indarrek babestuta, atzoko berriak gezurtatzeko. Bere aita salbu eta onik dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Zer gertatzen ari da munduan? NATO albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Libia