Mundua -

KORONABIRUSA

Erresuma Batuak konfinamenduari eutsi dio, 30.615 heriotza erregistratu ondoren

Erresuma Batuak 539 heriotza berri izan ditu ostegun honetan, pandemiagatik zigorrik handiena jaso duen herrialdea bilakatuz Europan.

Erresuma Batua. Irudia: EFE
Erresuma Batua
Erresuma Batua. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernuak konfinamendua mantenduko dutela herrialdean jakinarazi du, baina Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak hilaren 10ean emango du jakitera neurri batzuk malgutzeko plana.

Erresuma Batuak 539 heriotza berri erregistratu ditu ostegun honetan COVID-19aren ondorioz, hau da, 30.615 pertsona hil dira ospitaleetan eta egoitzetan, pandemiagatik zigorrik handiena jaso duen herrialdea bilakatuz Europan.

Dominic Raab Erresuma Batuko Atzerri ministroak adierazi duenez, herrialdea prest dago konfinamenduaren hurrengo fasera igarotzeko, eta horrek murrizketa batzuk amaitzea ekar dezake. Izan ere, infekzio-tasa 0,5 eta 0,9 artean jaitsi da, hau da, birusa uzkurtzen denean kutsa daitekeen pertsona kopurua.

Raabek gaineratu duenez, kutsatze berrien kopurua (200.000 kasu baino gehiago baieztatuta daude) eta eguneroko heriotzak ere "etengabe murriztu dira", baina birusa "oraindik ez dela garaitua izan, hilgarria eta infekziosoa izaten jarraitzen du", nabarmendu du. Beraz, herritarrei eskatu die konfinamendu neurriak betetzen jarraitzeko ostiraleko jai zubiaren bezperan.

Adierazi duenez, igandean Johnsonek hurrengo egunetik aurrera aplikatuko den "bide orria" zehaztuko du, baina ez du baieztatu prentsak sektore batzuen jarduerara itzultzea baimentzeari buruz edo egunean behin baino gehiagotan kirola egiteko aukerari buruz aipatzen dituen neurriak onartuko diren.

Nolanahi ere, Atzerri ministroak zehaztu du edozein aldaketa datuetan oinarrituko dela eta "apala, txikia, progresiboa eta kontu handiz gainbegiratua" izango dela; izan ere, kutsatutakoen gorakada gertatuz gero, murrizketak berriro indartzeko aukera dago.

Erresuma Batuak 86.583 test egin ditu azken 24 orduetan, Gobernuak ezarritako eguneko 100.000 testen helburuaren azpitik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europako herrialdei buruzko albisteak Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Boris Johnson Koronabirusa