Mundua -

COVID-19a

Konferentzia globalak 7.400 milioi euro bildu ditu koronabirusari aurre egiteko

Diru-kopuru horren % 53 COVID-19aren txertoak lortzera bideratuko da, % 26 sendagai berrien ikerketara, eta % 20 testen garapenera. AEBek ez du parte hartu Europa Batasunaren ekimen honetan.

Europar Batasuneko bandera. Argazkia: EFE
Europar Batasuna. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko bandera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa Batasunak diru-emaileen konferentzia globala antolatu zuen, COVID-19 koronabirusa antzemateko sistema berriak, tratamenduak eta birusa gelditzeko txerto unibertsal bat garatzeko, eta 7.400 milioi euro biltzea lortu du. Amerikako Estatu Batuek ez dute ekimenean parte hartu.

Ekimenaren helburua 7.500 milioi euro (8.000 milioi dolar) biltzea zen, eta jomugatik gertu geratu da bildutako zifra. 7.400 milioien % 53 bideratuko da txertoak lortzeko, % 26 sendagai berriak garatzeko, eta % 20 testak garatzeko

"Txertoa garatu arte birusarekin elkarbizitzen ikasi beharko dugu, eta tratamenduak munduko toki guztietara heldu daitezela ziurtatzea dugu helburu", esan du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak. Gainera, Europar Batasunak egingo duen 1.000 milioi euroko ekarpena iragarri du.

Japoniak 760 milioi euro ekarri ditu, Alemaniak 525 milioi, Frantziak 500, Italiak 150, Espainiak 125, Portugalek 10, Israelek 60, Bill & Melinda Gates Fundazioak 91, Kuwaitek ere 91, beste ekarpen batzuen artean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude. Maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa