Mundua -
Libia
Abuztuaren bukaerarako Gadafi menderatuko dutela uste dute matxinoek
Al Zauiako kontrola berreskuratzea "garrantzitsua da, Tripolirako bidea irekitzen duelako"; beraz, orain "fase militar erabakigarria pasatzen ari gara", dio Trantsizioko Kontseilu Nazionalak.
Erredakzioa
Muamar al Gadafiren erregimena abuztuaren bukaerarako garaituko dutela kalkulatu du Libiako Trantsizioko Kontseilu Nazionalak; beraz, ramadanaren amaierarekin batera izango da, erakunde horrek Frantzian duen ordezkariak, Mansur Sail al-Nasrek, jakitera eman duenez.
Al-Nasrek "Radio France Internationale" ri adierazi dionez, bertan Gadafiren aldetik errepresio odoltsua jasan ondoren Al Zauiaren kontrola berreskuratzea "garrantzitsua da, Tripolirako bidea irekitzen duelako"; beraz, orain "fase militar erabakigarrian gaude".
"Azken garaipena ramadanaren bukaerarekin batera ospatzea espero dugu", azaldu du, eta matxinoak eta herritarrak herrialdean altxamendu bat prestatzen ari direla gaineratu du.
"Gadafik azkeneko matxinada gelditu egin zuen, aireko indarrak eta tankeak zituelako, baina gaur jada ez da kasu hori ematen eta geure indarrak Tripoliko sarreran daude" adierazi du. Nahiz eta borrokaldiek jarraitu Bregako petrolio terminalean, findegi horretako eta Al Zauiako kontrola matxinoen esku dagoela esan daitekeela gaineratu du.
Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Frantzian duen ordezkariak azaldu duenez, matxinoek negoziatutako irtenbide bat nahi dute, baina, hori lortzeko, lehenik eta behin, Gadafik eta haren seme-alabek herrialdetik joan behar dute.
Muamar al Gadafiren erregimena abuztuaren bukaerarako garaituko dutela kalkulatu du Libiako Trantsizioko Kontseilu Nazionalak; beraz, ramadanaren amaierarekin batera izango da, erakunde horrek Frantzian duen ordezkariak, Mansur Sail al-Nasrek, jakitera eman duenez. Al-Nasrek "Radio France Internationale" ri adierazi dionez, bertan Gadafiren aldetik errepresio odoltsua jasan ondoren Al Zauiaren kontrola berreskuratzea "garrantzitsua da, Tripolirako bidea irekitzen duelako"; beraz, orain "fase militar erabakigarrian gaude"."Azken garaipena ramadanaren bukaerarekin batera ospatzea espero dugu", azaldu du, eta matxinoak eta herritarrak herrialdean altxamendu bat prestatzen ari direla gaineratu du. "Gadafik azkeneko matxinada gelditu egin zuen, aireko indarrak eta tankeak zituelako, baina gaur jada ez da kasu hori ematen eta geure indarrak Tripoliko sarreran daude" adierazi du. Nahiz eta borrokaldiek jarraitu Bregako petrolio terminalean, findegi horretako eta Al Zauiako kontrola matxinoen esku dagoela esan daitekeela gaineratu du. Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Frantzian duen ordezkariak azaldu duenez, matxinoek negoziatutako irtenbide bat nahi dute, baina, hori lortzeko, lehenik eta behin, Gadafik eta haren seme-alabek herrialdetik joan behar dute.