Mundua -

Koronabirusa

Nikotina koronabirusa geldiarazteko gai ote den ikertzen ari dira Frantzian

Zehazki, nikotinari esker zeluletan birusa sartzea saihestu daitekeen aztertzen ari dira, eta positibo eman duten gaixoen artean zergatik erretzaile gutxi dauden azalduko luke horrek.

Zigarro bat. Argazkia: Efe
Zigarro bat.
Zigarro bat. Argazkia: Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikotinak koronabirusean eragin prebentiborik izan lezakeen ikertzen ari da Frantziako zientzialari talde bat, Parisko ospitale batean aldez aurretik egindako azterketa batean gaixotasuna atzemandako gaixo gehienak ez zirela erretzaileak egiaztatu ondoren.

Ikerketa berri horretan interesa duela adierazi du Frantziako Osasun Ministerioak. Zehazki, Pitie Salpetrière Ospitalean egingo dute, barne-medikuntzako taldearen eta Jean-Pierre Changeux Frantziako Zientzia Akademiako kidearen eskutik.

Changeuxek berak jakinarazi duenez, nikotinari esker zeluletan birusa sartzea saihestu daitekeen aztertzen ari dira, eta, horrek, positibo eman duten gaixoen artean zergatik erretzaile gutxi dauden azalduko luke.

Ospitale horretan bertan egindako ikerketa batetik abiatzen da bere susmoa, izan ere, berriki egindako beste analisi batzuetan ikusi zen kutsatutakoen artean erretzaile gutxi zeudela, koronabirusa zuten 480 paziente aztertu ondoren.

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak azterketa "interesgarria" dela adierazi du, baina kontuz ibiltzeko eta nikotina ez kontsumitzeko eskatu die herritarrei. "Kontuz, horrek ez du esan nahi tabakoak babesten duenik. Tabakoak urtean 70.000 hildako baino gehiago eragiten ditu. Baina interesgarria den zerbait egon daiteke hor", esan du Veranek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Nazioartea Paris Europa Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Macronen Gobernua