Mundua -

Datuak

Italiak lehen aldiz murriztu ditu koronabirusak eragindako positiboak

Guztira 181.228 pertsona daude kutsatuta, 2.256 gehiago azken 24 orduetan, baina zifrarik baxuena martxoaren 10etik. Datuek adierazten dutenez, Italia pandemia kontrolatzen ari da.

Erromako koliseoaren irudia. Argazkia: EFE
Erromako Koliseoa. Argazkia: EFE
Erromako koliseoaren irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, apirilaren 20an, Italiak lehen aldiz murriztu ditu koronabirusak eragindako positiboak, otsailaren 21ean pandemia hasi zenetik. Guztira, kutsatutako 181.228 pertsona erregistratu ditu Italiak, 2.256 gehiago azken 24 orduetan, baina zifrarik baxuena martxoaren 10etik. Datuek adierazten dutenez, Italia pandemia kontrolatzen ari da.

Positibo kasuak guztira 108.237 dira, igandean baino 20 gehiago, eta 24.114 dira hildakoak, hau da, 454 zendutako pertsona gehiago azken 24 orduetan, baina azken hiru egunetako zifren antzekoa.

"2.537 pertsona daude zainketa berezietan, 64 gutxiago azken 24 orduetan, eta hilabete honetan erregistratu den datu baxuena", adierazi du Angelo Borrelli Babes Zibileko buruzagiak. Sendatu diren pertsonak 48.877 dira, eta %90 azken hilabetean sendatu da, martxoaren 20tik apirilaren 20ra artean, gaineratu du Borrellik. Datuak baikorrak izatera bultzatzen dituela ere esan du Angelo Borrellik, baita Italia pandemia kontrolatzen ari dela, baina ezin dela erlaxazioan erori azpimarratu du.

Larrialdia hasi zenetik, 943.000 pertsonari egin zaizkie koronabirusaren testak, azaldu du Babes Zibileko buruzagiak. Epe ertainean, test hauekin, pertsonen mugimenduak geolokalizazio bidezko aplikazioekin eta gaixoak antzemateko beste neurri batzuekin, "Italiak modu eraginkorrago baten egin ahal izango dio aurre pandemiari", esan du Borrellik.

Lombardiak ez du kutsatutakorik izango ekaina amaieran

Italiako Eskualdeen Behatoki Nazionalak, herrialdeko eskualdeek kutsatutako pertsona gabe noiz egongo diren iragartzen duen estudio bat landu du, eta adierazten du, kutsaturik gabeko lehen eskualdeak Basilicata eta Umbria izango direla, apirila amaieran. Azkenak, aldiz, Lombardia eta Las Marcas izango dira, ekaina amaieran. Toscanak eta Emilia-Romañak kutsatutakorik ez izatea lortuko dute maiatzaren amaieran. Erroma barne hartzen duen Lacio eskualdeak maiatzaren 12ra arte itxaron beharko du.

Pixkanaka, Italia pandemia kontrolatzen ari da, eta horren erakusle da koronabirusak gogorren astindu duen Bergamoko (Lombardia iparraldean) Papa Giovanni XXIII ospitalea lehen aldiz hutsik dagoela hilabete t'erdi eta gero.

"Goranzko fasetik irten gara. Saiatu gara eta lortu dugu. Azkenean lortu dugu sendatutakoak hildakoak baino gehiago izatea", azaldu du Luca Liorini Bergamoko ospitaleko zaintza berezietako buruzagiak, "La Repubblica" egunkariari egindako adierazpenetan.

Konfinamenduaren ostean garraio publikoa erregulatzea proposatu dute Erromak eta Milanek 

Italiako Gobernuak konfinamendua dekretatu du datorren maiatzaren 3ra arte, ondoren deseskalatze faseari ekingo diolarik, jarduera ekonomiko guztiak berrabiarazita eta biztanleria kalera irtenda. Hala ere, momentuz, Gobernuak ez du nola egingo den azaldu, nahiz eta plan bat osatzen ari den zientzia batzordearekin.

Konfinamenduaren ostean, garraio publikoa erregulatzea proposatu dute Erromako eta Milango alkateek, erabiltzaileak ez daitezen kutsatzeen foku bihurtu. Erromako alkatesa den Virginia Raggik, bizikleta bidezko garraioa bultzatzea proposatu du, jendeak ez dezan norebere autoa erabiltzearen alde egin, autobusa edota metroa lehenetsi beharrean, eta hiriko kutsadurak nabarmen gora egin ez dezan.

Milango alkatea den Giuseppe Salak esan du, garraio publikoetarako sarrerek pertsonak kontatzen dituzten sistemak izan beharko lituzketela, gehienezko edukiera kontrolatzeko eta pertsonen arteko metro t'erdiko distantzia errespetatu daitekeela bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa