Mundua -
Datu ofizialak
Koronabirusaren pandemiak 100.000 hildako baino gehiago utzi ditu munduan
Apirilaren 12an Munduko Osasun Erakundeak publikatutako datuek diotenez, kutsatutako pertsonak 1.654.247 dira, eta 102.193 hildakoak.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusaren pandemiak munduan 10.193 hildako utzi ditu. Hala jakinarazi du igande honetan, apirilaren 12an, Munduko Osasun Erakundeak datuen zenbaketa globala egin ostean.
Duela bederatzi egun kutsatutakoen zifra milioi batekoa bazen, apirilaren 12ko datarekin 1.654.247 pertsonakoa da kutsatutakoen kopurua. Gainera, Munduko Osasun Erakundeak baieztatu du, 100.000 hildakoen langa sinbolikoa gainditu dela.
Munduko Osasun Erakundea da bere barne dituen 194 nazioetako COVID-19aren kasuei buruz datu ofizialak ematen dituen erakunde bakarra.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea