Mundua -
Koronabirusa COVID-19
Koronabirusak ia 100.000 hildako utzi ditu mundu osoan
Hala baieztatu du Munduko Osasun Erakundeak. COVID-19ak gehien astindu duen zonaldea Europa da. Bestalde, 500.000 kutsatuen muga gainditu dute AEBn.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2019ko amaieraz geroztik, 99.690 lagun hil dira mundu mailan COVID-19 birusarekin, Munduko Osasun Erakundeak baieztatu duenez. Azken 24 orduetan ia 6.700 hildako gehiago izan dira.
Kutsatuei dagokienez, 1,61 milioi lagun daude, horietatik 90.000 kasu berri azken 24 orduetan izan direla. COVID-19ak gehien astindu duen zonaldea Europa da (839.000 kasu), jarraian doaz AEB (536.000) eta Ekialdeko Asia (118.000).
Europan eta Asian eginkortzerako joera erakusten du pandemiaren kurbak; Amerikan, ordea, epidemiak goranzko joera dauka.
Estatuetako osasun agintarien arabera, gaitza gainditu dutenen kopurua ia 400.000koa da mundo osoan. Beste 50.000 lagunek, berriz, larri edo oso larri jarraitzen dute.
Bestalde, 500.000 kutsatuen muga gainditu dute AEBek, eta Italian baino hildako kopurua gehiago dituzte (18.883). Espainiari dagokionez, kutsatuei erreparatuta bigarren herrialdea da (161.000) eta hirugarrena heriotza kopuruan (16.353), Munduko Osasun Erakundearen zifren arabera.