Mundua -
KORONABIRUSA
700 pertsona baino gutxiago hil dira egun batean Italian, lehen aldiz azken astean
681 pertsona hil dira azken 24 orduetan. Horiekin, jada 15.362 dira COVID-19arekin hildakoak Italian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
681 pertsona hil dira azken 24 orduetan Italian. Kopurua handia da, baina kontuan izan behar da lehen aldia dela 700 hildakotik jaisten direla egun batean, azken aste honetan. Orotara, 124.632 dira kutsatuak eta 15.362 hildakoak, Angello Borrelli Babes Zibilerako buruak jakitera eman duenez.
Bestalde, atzotik 1.237 pertsonak utzi dute ospitalea eta jada 20.996 pertsonak gainditu dute COVID-19 gaitza.
"Benetan garrantzitsua da", esan du Borrellik, "gure ospitaleei arnasa hartzen uzten baitie".
Borrellik emandako datuen arabera, 29.010 gaixo daude gaur egun ospitaleratuta, horietatik 3.994 zainketa intentsiboen unitatean - bezperan baino 74 gutxiago - eta 55.270 lagun euren etxeetan daude bakartuta.
Ane Irazabal EiTBko korrespontsalak Italian, zenbaki hauek gogorarazi ditu bere Twitter kontuan: