Mundua -
Koronabirusa
Koronabirusaren aurka klorokina erabil daitekeen aztertzen ari dira Frantzian
El tratamiento se ha probado en 24 pacientes y en el 75 % de los casos la carga viral ha sido negativa al cabo de seis días. Algunos expertos alertan de sus efectos secundarios.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusaren aurka eraginkorrak izan daitezkeen tratamenduak aztertzen ari dira nazioartean. Ildo horretatik, bada bat Frantziako agintarien interesa piztu duena: klorokina. Izan ere, Marseillan (Frantzia hego-ekialdean) egin dituzten probetan emaitza itxaropentsuak lortu dituzte zientzialariek.
Gaixotasun infekziosoetan aditua den Didier Raoult medikuak 24 pazientetan probatu du sendagai hori, eta kasuen % 75ean birus-karga negatiboa izan da sei egunen buruan; gainerako % 25ean, berriz, gaixoen egoera ez da larriagotu.
"Frantzian zein nazioartean koronabirusa duten gaixoak sendatu eta bizitzak salbatzeko aukera emango duen tratamendu bat aurkitu nahi dugu. Proba klinikoak egin eta farmakoa prestatzeko erabateko konpromisoa Izan dut hasieratik", adierazi du Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak.
Raoultek, Marseillako IHU Unibertsitate Ospitaleko zuzendariak, zentro horretan probatu zuen lehen aldiz koronabirusa duten pazienteengan eraginkorra izan daitekeen sendagaia. Testuinguru horretan, Christian Estrosi Nizako alkateak jakinarazi du protokolo hori erabiltzeko baimena dutela Nizako ospitalean, eta, ondorioz, gaixo dauden senideen baimena izanez gero klorokina erabiliko dute.
Klorokina malaria dagoen tokietara bidaiatu behar denean hartzea gomendatzen da bereziki, baina aditu batzuek ohartarazi dutenez, sendagai horrek nolabaiteko ondorioak izan ditzake osasunean, batez ere adinekoengan (abzesuak sorraraz diezazkieke).
Gauzak horrela, klorokina koronabirusaren aurka balizko tratamendu gisa erabil daitekeen edo ez aztertzen ari dira Europan. Frantziak du proba medikoak zuzentzeko ardura, eta Europar Batasuneko 3.200 bat pazienteengan aztertuko dute eraginkorra ote den. Horietatik 800 gaixo inguru frantsesak izango dira.
Dagoeneko, 562 pertsona hil dira Frantzian koronabirusaren eraginez, eta ia 14.500 kasu atzeman dituzte.