Mundua -
Koronabirusa
Italia koronabirusagatik heriotza gehien duen herrialdea da jada
Orain arte 3.405 pertsona hil dira Italian, eta Txinan, aldiz, 3.245.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Italia koronabirusak eragindako heriotza gehien dituen herrialdea bihurtu da ostegun honetan. Azken balantzearen arabera, 3.405 pertsona hil dira orain arte Italian, eta Txinan, aldiz, 3.245.
Guztira, 41.035 pertsona kutsatu dira europar herrialdean, Txinako kasuen erdia (80.928 kasu daude bertan).
Azken 24 orduetan, 4.480 kasu berri atzeman dituzte Italian, eta 427 pertsona hil dira.