Mundua -

Koronabirusa

Italiako Gobernuak Lonbardia osoko eta beste 11 zonaldetako sarbideak itxiko ditu

Koronabirusak 233 hildako eta 5.061 kaltetu eragin ditu jada herrialde Italian.

Italiako Gobernuak Lonbardia osoko sarrera eta irteerak debekatu ditu. EiTB
Italiako Gobernuak Lonbardia osoko sarrera eta irteerak debekatu ditu.
Italiako Gobernuak Lonbardia osoko sarrera eta irteerak debekatu ditu. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giuseppe Contek, Italiako Gobernuko presidenteak, sarrerak eta irteerak debekatuko ditu Lonbardian eta beste 11 eskualdetan, dekretu bidez, martxoaren 8tik apirilaren 3ra arte. "Zonalde gorriak" izendatu dituzte koronabirusaren hedapena ekiditeko isolatutako probintziak –gaixotasunak 233 hildako eta 5.061 kaltetu eragin ditu jada herrialde osoan zehar-.

Dekretu honek, italiar hedabideek argitaratutakoaren arabera, "zonalde gorrien" kopurua handituko du, eta zonalde horietan desplazamenduak emergentzia egoeran soilik baimenduko dituzte.

Gainera, hezkuntza zentroak, gimnasioak, igerilekuak zein spak, museoak, kultur zentroak, zinemak, antzokiak eta eski-estazioak itxi egingo dira. Merkataritza-zentroak soilik astelehenetik ostiralera irekiko dira.

Egun, "zonalde gorritzat" hartzen diren probintziak hauek dira: Modena, Parma, Piacenza, Reggio Emilia, Rimini, Pesaro eta Urbino, Venecia, Padua, Treviso, Asti eta Alessandria.

Adierazpenean koronabirusaren hedapena ekiditeko, "edozein joan-etorri" saihesteko eskatu dute, "emergentzia edo lanaren exijentziengatik" egoera hori behartzen duten egoerak salbu.

Arnas arazoak edo sukarra (37,5 gradu baino gehiago) duten pertsonei etxean geratzera eta gainerako pertsonekin kontaktua saihestera behartzen zaie.

Italiako Gobernuak, denboraldi baterako, leku publikoetan antolatutako ekitaldi jendetsuak bertan behera uztea proposatu du.

La Repubblica egunkariaren aburuz, neurri horiek betetzen ez dituztenak hiru hilabetez atxilotuak izan daitezke eta 206 euroko isuna ordaintzera behartuta egongo dira.

Munduko Osasun Erakundeak adierazi du koronabirusa 100 herrialde baino gehiagora heldu dela

Munduko Osasun Erakundeak koronabirusa 100 herrialde baino gehiagotan hedatu dela baieztatu du Fadela Chaibek, Munduko Osasun Erakundearen bozeramaileak, Ginebran izandako prentsaurrekoan. Guztira 101 dira kutsatutako herrialdeak.

Gainera, Chaibek mundu osoan 105.427 kasu baieztatu ditu, horien artean, 3.583 hildako.

Munduko Osasun Erakundearen laburpenaren arabera Txinan, epidemiaren zentroan, kutsatuen kopurua behera egin du. Txinatik kanpo 21.110 kasu berri zenbatu ditu Munduko Osasun Erakundeak. Txinan, ordea, 102 kasu berri izan dira.

Hildakoei dagokienez, Txinatik kanpo 78 hildako erregistratu dira azken 24 orduetan (413 hildako agerraldiaren hasieratik), Txinan, aldiz, 28 izan dira. Guztira hildakoen kopurua Txinan 3.073 dira; munduan orotara 3.486.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea