Mundua -

Italia

Immunitatea galduta, migratzaileen porturatzea galarazteagatik epaituko dute Salvini

Matteo Salviniri immunitatea kentzea onartu du Senatuak eta, ondorioz, Mediterraneoan erreskatatutako pertsonei Italian porturatzea galarazteagatik epaituko dute.

Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE
Matteo Salvini, artxiboko irudi batean.
Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Salvini buruzagi ultraeskuindarrari immunitatea kentzea onartu du asteazken honetan Italiako Senatuak, EFE agentziak zabaldu duenez.

Gauzak horrela, Salvini auzitara eramango dute, Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileak zeramatzaten ontziak Italiako portuetan sartzea galarazteagatik.  

Zehatz-mehatz, joan den uztaileko kasu batengatik epaituko dute Salvini. Garai hartan Barne ministroa eta Mediterraneoan erreskatatutako 131 migratzaile zeramatzan ontzi bati Italian sartzea debekatu zion. Pertsona horiek guztiak bost egunez egon ziren itsasoan, Italiako Poliziaren ontzi batean, portuan noiz sartuko zain.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak Giza eskubideak Ultraeskuina