Mundua -

Tren istripua

Bi pertsona hil eta 30 zauritu dira Italian tren bat bidetik atera ostean

Hildakoak trenaren bi makinistak dira. Zauritutakoen artean batzuk larri daude.

Iraulita geratu diren bi bagoietako bat. Argazkia: @Poliziadistato
Iraulita geratu diren bi bagoietako bat.
Gutxienez bi hildako eta 30 zauritu, Italian tren bat errailetik atera ostean

0:51

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta 30 bat zauritu dira, batzuk larri, Bolonia-Milan ibilbidea (herrialdearen iparraldea) egin behar zuen abiadura handiko tren bat bidetik aterata, Italiako Babes Zibilak jakinarazi duenez.

Horren arabera, hildakoak bi makinistak dira. Trena Casalpusterlengon (Lodi probintzia) atera da bere bidetik, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.

Frecciarossa 9595 modeloko trenaren lokomotorra eta bi bagoi iraulita geratu dira. Ezbeharra 05:30ean jazo da, eta berehala bertaratu dira Polizia eta suhiltzaile ugari.

Accidente de tren en Italia.

Trenaren lokomotorra, istripua izan ostean. Argazkia: @poliziadistato

Italiako Trenbide Sozietateak (RFI) jakinarazi duenez, bide horretatik pasatzekoak ziren tren guztiak beste bide batzuetatik bideratu ditu. Atzerapenak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Trenen Istripuak