Mundua -

ESKOZIA

Eskoziako Parlamentuak independentziarako erreferendum berri bat eskatu du

Johnsonek baztertu egin du eskaera eta 2014ko erreferenduma "belaunaldi batean behin" eman zen egoera izan zela adierazi du.

Nicola Sturgeon. Argazkia: EFE
Nicola Sturgeon
Nicola Sturgeon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziako Parlamentuak brexit-aren ostean independentziarako erreferendum berri bat egiteko aukera bozkatu du, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko akordioa berretsi ondoren egoera aldatu egin baita.

Diputatuek aldeko 64 botorekin eta kontrako 54 botorekin onartu dute neurria. Hori dela eta, Eskoziako Nicola Sturgeon lehen ministroak plebiszitua urte honetan egiteko eskatu dio Boris Johnson lehen ministroari, eta Erresuma Batuko Gobernuaren babesa izatea espero du.

Hala ere, Johnsonek baztertu egin du eskaera, eta 2014ko erreferenduma "belaunaldi batean behin" gertatzen diren gauza horietako bat izan zela adierazi du, BBC telebista kateak adierazi duenez.

Bestalde, Sturgeonek hitzaldia emango du ostiralean "Eskoziaren etorkizuna nazio independente gisa bermatzeko kanpainan" eman beharreko pausoak zeintzuk diren argitzeko.

Bozketan, brexit-aren ondoren Edinburgoko Parlamentuan Europar Batasuneko bandera masta gainean mantentzea erabaki dute diputatuek.

Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) 48 aulki lortu zituen Erresuma Batuko Parlamentuan abenduan egindako hauteskundeetan, eta horrek sendotu egin du Sturgeonek bertan duen indarra.

Sturgeonek kontsulta 2020an egiteko nahia erakutsi du aurretik ere, eta eskumen aldaketa hori erabili du argudio gisa beste erreferendum bat egitea eskatzeko. "Eskoziako Parlamentuaren erantzukizuna izan behar da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Eskozia Eskoziako independentzia erreferenduma Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Boris Johnson