Mundua -

Iran

Iranek hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena eman dio Ukrainari

Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak hegazkinaren eraisketaren teoria mantendu du, hala ere, nahiago du ikerketa bukatu arte itxaron.

Iranek hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena eman dio Ukrainari. Argazkia: EFE
Iranek hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena eman dio Ukrainari
Iranek hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena eman dio Ukrainari. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango agintariek baimena eman diote Ukrainari Teheranen erori zen hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko. 176 pertsona hil ziren ezbeharrean.

Ukrainako Atzerri ministro Vadim Pristaikok prentsaurreko batean adierazi duenez, Boeing hegazkinetik gelditzen diren zatiak eta gertaera izan zen tokia ikuskatzeko baimena lortu dute.

Alde batetik, Pristaikok Irango gertaera aztertzeko nazioarteko koalizio bat sortzea defendatzen du. "Egia zein den zehaztu nahi dugu, eta horretarako, nazioarteko koalizio bat sortu nahi dugu zer gertatu zen ondo aztertzeko". Era berean, hegazkinaren eraisketa onartzen bada Kievek indemnizazio bat eta erasoaren arduradunak justiziaren aurrera eramatea eskatuko du.

Beste alde batetik, Pompeok esan du AEBk "hegazkina Irango misil batek eraitsia izan zela posible dela" mantentzen duela. "Euren azken iritzia azaldu aurretik eramango da ikerketa aurrera" eta "ikerketaren emaitzak lortutakoan, ziur nago munduak zentzuz hartuko dituela neurriak" gehitu du.

'Kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik ikerketarako bidali diren abiazio adituekiko konfiantza duela esan aurretik izan da.

Era horretan, Zelenskik espekulazioak baztertzeko eta gertaera aztertzen ari diren hasierako txostena publikatu arte itxaroteko eskatu du.

Bukatzeko, Irango agintariek gonbitea egin diete Kanada, Ukraina, Suedia, Britainia Handia eta Afganistan lurraldeei ikerketara gehitzeko. Boeing hegazkin enpresari eta Ikerketa eta Analisirako Bulegoei ere bidali diete gonbidapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak Iran