Mundua -

Lurrikara

6,6ko dardara batek Puerto Ricoko hegoaldea astindu du

Antza ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere. Hala ere, uharteak argindar eta komunikazio mozketak izan ditu lurraldearen zati batean.

Haur bat kaltetutako etxe bati begira. Argazkia: EFE
Haur bat kaltetutako etxe bati begira
Haur bat kaltetutako etxe bati begira. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,6 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Puerto Ricoko hegoaldea astindu du astearte honetan, astelehenean 5,8ko mugimendu telurikoa erregistratu ostean, Puerto Ricoko Sare Sismikoak jakitera eman duenez.

Lurrikara kilometro bateko sakoneran eman da, Sare Sismikoa erakundeak bere webgunean azaldu duenez.

Hasiera batean Puerto Rico eta Birjina Uharteetarako tsunami alerta bat igorri zen arren, minutu batzuk beranduago Sare Sismikoa erakundeak bertan behera utzi du.

Sismoaren epizentroa itsasoaren gainean izan da, Guayanillatik hegoaldera eta Poncetik hego-mendebaldera.

Orain arte ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere. Hala ere, uharteak argindar eta komunikazio mozketak izan ditu lurraldearen zati batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alerta meteorologikoak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika albisteak Lurrikarak Zer gertatu da Puerto Ricoko San Juan hiriburuan?