Mundua -

ERRESUMA BATUA

Sturgeonek Eskoziaren independentziarako erreferendum berri bat eskatu dio Johnsoni

Abenduaren 12ko hauteskundeetan eskoziar nazionalistek lortutako emaitzek 2020ko bukaeran bigarren plebiszitu bat egiteko aukera ematen diotela esan du Sturgeonek.

Nicola Sturgeon. Argazkia: EFE
Nicola Sturgeon
Nicola Sturgeon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko beste erreferendum bat egiteko proposamena aurkeztu dio Boris Johnson Erresuma Batuko Gobernuaren buruari.

Abenduaren 12ko hauteskundeetan eskoziar nazionalistek lortutako emaitzek (48 aulki eskuratu zituzten) 2020ko bukaeran bigarren plebiszitu bat egiteko aukera ematen diotela esan du Sturgeonek Bute Housen, Edinburgoko lehen ministroaren egoitza ofizialean.

Eskoziako Alderdi Nazionalistako (SNP) liderrak eskaeraren xehetasunak dituen txostena Johnsoni bidaliko diotela nabarmendu du. Hala ere, Johnsonek eskakizuna baztertzea espero da, 2014ko kontsultan boto-emaileen % 55ek independentziaren kontra bozkatu zutela argudiatuz.

Alderdi guztiek onartutako legezko erreferendum bat izateko, beharrezkoa da Johnsonek ordenamenduko 30. atalean bildutako botereak transferitzea, plebiszitura deitzeko ahalmena emateko Eskoziako Parlamentuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea EB Eskozia Eskoziako independentzia erreferenduma Europa Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Boris Johnson