Mundua -

SUTEA

Sutea izan da New Delhiko legez kanpoko lantegi batean eta 43 pertsona hil dira

Erreskate taldeek esan dutenez, barrutik zigilatutako leihoak aurkitu dituzte eta langileak bizi ziren gelatan ez zegoela nahikoa aireztapenik.

Nueva Delhin su hartutako eraikina. Argazkia: EFE
Nueva Delhin su hartutako eraikina.
43 pertsona hil dira New Delhin, lantegi batek su hartuta

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handi bat izan da gaur goizaldean Indian, New Delhi hiriko lantegi batean eta 43 lagun hil eta 50 zauritu dira, gehienak eraikinean bertan lo egiten zuten langileak.

Agintariek jakitera eman dutenez, zirkuitulabur bat egon daiteke sutearen abiapuntuan. Antza denez, legez kanpokoa zen lantegia eta ez zuen ez baimenik ezta inolako segurtasun neurririk ere.

Suhiltzaileez gain, erreskate taldeko kideak ere aritu dira lanean eta horien bozeramaileak esan du barrutik zigilatuta aurkitu dituztela leihoak eta langileak bizi ziren gelek ez zutela nahikoa aireztapenik.

Kea arnasteagatik hil dira gehienak eta horregatik zauritu dira ospitaleratuta dauden pertsona gehienak ere. Agintariek ez dute jakitera eman zein den horien egoera.

1997an Uphaar zineman izan zen sutean 59 pertsona hil ziren. Orduko haren atzetik gaurkoa da honelako tragediarik handiena.

Narendra Modi Indiako lehen ministroak doluminak eman dizkie biktimen senideei eta gertatua "bereziki gogorra" izan dela esan du. Zaurituak lehenbailehen sendatzea espero duela ere adierazi du eta agintariek behar duten laguntza guztia emango dietela.

Amit Shas Barne ministroak ere doluminak helarazi dizkie senideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Lana berriak Eguneko albisteak Albisteak India Eskubide unibertsalak Asia