Mundua -

Gertakariak

Hiru hildako eta hamaika zauritu, Floridan izandako tiroketa baten ondorioz

Egilea ia ordubete geroago hil dute ezbeharra gertatu den Pensacolako Itsas Geltokian (Florida).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira eta beste hamaika zauritu dira, tiroketa baten ondorioz. Agintariek egilea Pensacolako Itsas Geltokian hil dute, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak eta Escambia konderriko sheriffaren bulegoak NBC kateari baieztatu diotenez.

Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da (Espainian 13:00ak) eta tiroketaren arduraduna ia ordubete geroago hil dute, baseko gela batean, Amber Southard bulegoko bozeramaileak Pensacola News Journal egunkariari jakinarazi dionez.

Joan den asteazkenean, abenduaren 4an, marinel batek bi zibil hil eta hirugarren bat zauritu zuen Pearl Harbor base militarrean (Hawaiin), bere buruaz beste egin aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak