Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Boiseko alkate euskaldun Dave Bieterrek alkatetza galdu du, 16 urteren buruan

Alderdi Demokratako kidea da, eta 2003tik izan da Boiseko alkatea. Idaho estatuko hiriburua da Boise, eta bertan euskal jatorriko herritar ugari bizi dira.

Dave Bieter, artxiboko irudi batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Dave Bieter, artxiboko irudi batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Dave Bieter, artxiboko irudi batean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Idaho estatuko hiriburu Boiseko alkate Dave Bieterrek bertako alkate izateari utziko dio ondorengo asteotan; izan ere, astearte honetan egindako hauteskundeetan Lauren McLean hautagai independenteak babes handiagoa lortu du.

Alderdi Demokratako kidea da Dave Bieter. 2003tik izan da Boiseko alkate, 16 urtez, azken lau legealdietan. Idaho Estatuko hiriburuan euskal jatorria duten herritar ugari bizi dira. Bieter euskalduna da (AEBko alkate euskaldun bakarra da), eta aitona Larrabetzu herrikoa zuen.

Abenduaren 3an egindako hauteskundeetan, Bieterrek hautesleen % 34ren babesa erdietsi du; McLeanek, aldiz, botoen % 66 izan ditu alde.

Botoak zenbatuta, asteazken goizean (Euskal Herriko ordua kontuan izanik), Boiseko hurrengo alkatea izango denak (karguan izango den lehen emakumea da) bideoa zabaldu du Twitter sarean duen profilean. Bertan jakinarazi duenez, Bieterrek deitu egin dio garaipenagatik zorionak emateko, eta berak eskerrak eman dizkio azken urteotan Udalean Boiseren alde egindako lanagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Boise Idaho