Mundua -

Larrialdi egoera

Samoan elgorri agerraldi batek gutxienez 60 hildako utzi ditu hilabete batean

Ostegunean eta ostiralean zerbitzu publiko eta negozio guztiak ixteko agindu du gobernuak, txertaketa kanpaina masibo bat egiteko.

Autobus geltoki bat Samoan. Argazkia: Pixabay.com
Autobus geltoki bat Samoan
Autobus geltoki bat Samoan. Argazkia: Pixabay.com

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samoan izandako azken elgorri agerraldiaren ondorioz, gutxienez 60 pertsona hil dira hilabete batean, uharteko Gobernuak emandako azken balantzearen arabera. Azaroan larrialdi egoera ezarri zuten agerraldi horrengatik.

Samoako Gobernuak zerbitzu publiko eta negozio guztiak ixteko agindua eman du ostegun eta ostiralean, elgorriaren aurka herrialde osoan atez ateko txertaketa kanpaina egiteko.

Osasun Ministerioak bildutako azken datuen arabera, 4.052 elgorri kasu erregistratu dira agerraldia hasi zenetik, eta horietatik 171 azken 24 orduetan. Agerraldia Zeelanda Berritik datorrela uste da.

Gobernuak prentsaurreko batean jakinarazi duenez, gutxienez 27 hildako lau urtetik beherako haurrak dira, 16 sei eta hamaika hilabete arteko haurtxoak eta beste bederatzi bost urtetik beherakoak.

Elgorriaren aurkako txertaketa kanpaina nazionala azaroaren 20an hasi zen, agintariek larrialdi egoera ofizialki deklaratu ostean. Ildo horretan, osasun-puntuak, immunizazio-ekipo mugikorrak eta txertaketa-kabina bereziak ezarri dituzte elgorriari aurre egiteko.

Eskola eta unibertsitateek ateak itxi behar izan dituzte, eta 19 urtetik beherako edozein pertsonak debekatuta dauka jendaurrean biltzea. Azaroaren 28an milioi erdi txerto inguru bidali zituen Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF), elgorrien agerraldiei aurre egiteko Samoan, baita Fiyin eta Tongan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Ozeania azken ordukoa