Mundua -

OSTIRALEAN GERATU ZEN LIBRE

Lula da Silva: 'Gure Latinoamerika handia eraikitzeko ametsari eusten diot'

"Latinoamerikatik bidaiatzeko gogoz nago baita Brasilgo sistema ustelaren aurka borrokatzeko ere", iragarri du Lulak 'Pueblako Taldearen ' bileraren inaugurazioan, bideo bidez.

Alberto Fernandez Lulari entzuten Buenos Airesen, Pueblako Taldea' agurtzen duen bitartean. EFE
Alberto Fernandez Lulari entzuten gaur Buenos Airesen, Pueblako Taldea' agurtzen duen bitartean
Alberto Fernandez Lulari entzuten Buenos Airesen, Pueblako Taldea' agurtzen duen bitartean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan libre geratu ostean, Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak Buenos Airesenen ospatzen ari den 'Pueblako Taldearen' bigarren bileraren inaugurazio ekitaldian parte hartu du bideo bidez. Hainbat agintariren aurrean, "Latinoamerikatik bidaiatzeko asmoa" duela iragarri du eta herrialde horien guztien batasuna lortzeko ametsari eusten diola gaineratu du

"Libre egonda, itzultzeko gogoz nago, integrazio latinoamerikarra eraikitzeko ideia dut helburu, gure Latinoamerika handia eraikitzeko ametsari eusten diot" esan du 12 herrialdetako buruzagi progresisten aurrean.

"Latinoamerikatik bidaiatzeko gogoz nago" iragarri du, baita "oso gogotsu Brasilgo Botere Judizialaren, Polizia Federalaren, Ministerio Publikoaren eta prentsaren alde ustelari aurre egiteko ere".

Buenos Aireseko hotel batean ari da 'Pueblako Taldea' biltzarra egiten asteburu honetan "Aldaketa progresismoa da" lelopean. Bertan parte hartzen ari dira Alberto Fernandez abenduaren 10ean Argentinako presidente bihurtuko dena, Ernesto Samper Kolonbiako presidente ohia, Martin Torrijos Panamakoa, Fernando Lugo Paraguaikoa, Celso Amorim Brasilgo buru ohia eta Marco Enriquez-Ominami Txileko presidentziarako hautagai ohia besteak beste.

Ostiralean atera zen Brasilgo presidente ohia Curitibako espetxetik, urte eta erdi kartzelan egon ostean. 20 urteko zigorra ezarri zioten bi ustelkeria kasugatik baina Brasilgo Auzitegi Gorenak ebatzi du aske itxaron dezakeela errekurtso eta prozesu judizial guztia amaitu arte. Lulak guztia "muntaia" bat dela defendatu izan du beti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Brasil Latinoamerika