Mundua -
BRASIL
Lula espetxetik atera da, urte bat eta 7 hilabeteren ostean
Auzitegi Gorenak agindu du aske uztea, helegite guztiak ebatzi arte inor espetxeratzearen aurka agertu baita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia aske geratu da gaur, Auzitegi Gorenak aginduta. Urte bat eta zazpi hilabete eman ditu espetxean, ustelkeria egotzita.
Lularen defentsak hura espetxetik ateratzea eskatu zuen, ostegun gauean Gorenak emandako epai baten ondorioz, errekurtso guztiak bukatu baino lehen zigortutako pertsona bat espetxeratzea konstituzioaren kontra zihoala zehaztu baitzuen.
Danilo Pereira Jr epaileak abokatuen eskakizuna aztertu du eta Lula aske uztea baimendu du.
Lula 2018ko apirilaren 7tik dago espetxean, zortzi urte eta hamar hilabeteko zigorra betetzen hasi zenean ustelkeriagatik. OAS eraikitzailearen hondartzako apartamentu bat onartzea leporatu zioten, Petrobas petrolio-enpresarentzako kontratu mesedegarrien truke.
Epaia hirugarren instantzia batean baieztatu dute, baina oraindik dagoeneko aurkeztu den apelazio bat falta da Auzitegi Gorenaren aurrean.
Lula auzitegiaren akatsaz baliatu da, bigarren instantzia berretsi ondoren kartzela zigorra betetzeko baimena eman zion 2016ko jurisprudentzia baliogabetu baitu.
Erabaki berriaren arabera, espetxe zigorra “epaitegitik igarotzen denean” soilik eta errekurtso guztiak agortzen direnean agindu ahalko da.