Mundua -

Erresuma Batua

Parlamentu britainiarrak baztertu egin du hauteskundeak aurreratzea

Boris Johnson lehen ministroak abenduaren 12ra aurreratu nahi zituen hauteskundeak, baina Komunen Ganberak baztertu egin du aukera hori.

Komunen Ganbera. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Komunen Ganbera.
Komunen Ganbera. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde orokorrak abenduaren 12ra aurreratzea baztertuta, Erresuma Batuko Parlamentuak atzera bota du Boris Johnson lehen ministroaren plana.

Gobernu britainiarrak Ganberako bi herenen babesa (434 boto) behar zuen hauteskundeak aurreratzeko, baina 299 parlamentarik bozkatu dute alde eta 70ek kontra.

Boris Johnson lehen ministroak iragarri du lege bat onartzen saiatuko dela hauteskundeak aurreratu ahal izateko.

Ganberaren bi heren behar ditu Johnsonek hauteskundeak deitzeko, baina diputatuen erdiak baino ez ditu behar legea aldatu eta ezohiko hauteskundeak deitzeko.

Hauteskundeak eginez gero, Johnsonek Europar Batasunarekin lortutako akordioari buruzko erreferenduma izango lirateke. Oraingoz, baina, lehen ministroak ez du babes nahikorik akordio hori gauzatzeko.

"Ez dut onartuko paralisi hau. Edonola ere, aurrera egin behar dugu hauteskundeekin (…). Ganbera honek ezin du herrialdea gatibu izan", adierazi du Johnsonek.

Horren esanetan, "heldu da boto-emaileek akordioaren inguruko iritzia emateko unea, eta parlamentu disfuntzional hau brexita aurrera atera dezakeen parlamentu baten truke ordezkatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Londres Boris Johnson