Mundua -
Setioa Gadafiri
Bere helburuak lortzeko beharrezkoa den denbora izango da NATO Libian
Bruselan bildutako Defentsa ministroek adostu dutenez, "beharrezkoa den heinean mantenduko dugu presioa". Gainera, hauen esanetan, Muamar el Gadafi "iraganeko kontua" da.
Erredakzioa
Zehaztutako helburu militarrak lortu arte beharrezkoa den denbora izango da Libian NATO, Bruselan asteazken honetan bildutako Defentsa ministro aliatuek baieztatu dutenez. Hala ere, Gadafiren ondorengo garaia antolatzeko unea heldu dela diote, eta horretan NBEk paper garrantzitsua bete beharko du.
Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari orokorrak baieztatu duenez, "NATOk beharrezkoa den heinean mantenduko du presioa". "Gadafi iraganeko kontua da. Arazoa ez da joan egingo ote den ala ez, noiz joan den baizik. Hemendik aste batzuetara izan liteke baina baita bihar ere eta alde egiten duenerako, nazioarteak prest egon beharko du", azpimarratu du Rasmussenek.
NATOko idazkari orokorraren hitzetan, joan den martxoan operazio militarra hasi zutenetik, aliatuek "aurrepauso argiak" lortu dituzte: Bengasin sarraski bat saihestu dute, Misratako setioa geldiarazi dute eta Gadafiren indar militarrak nabarmen txikitu dituzte. Hala ere, "Gadafik mehatxua izaten jarraitzen du".
Libiako operazioak ekainaren 27tik beste 90 egunetan luzatzea adostu dute ministroek. Gainera, parte-hartzearekin jarraitzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren baliabide militarrak eskaintzeko konpromisoa berretsi dute.
Zehaztutako helburu militarrak lortu arte beharrezkoa den denbora izango da Libian NATO, Bruselan asteazken honetan bildutako Defentsa ministro aliatuek baieztatu dutenez. Hala ere, Gadafiren ondorengo garaia antolatzeko unea heldu dela diote, eta horretan NBEk paper garrantzitsua bete beharko du. Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari orokorrak baieztatu duenez, "NATOk beharrezkoa den heinean mantenduko du presioa". "Gadafi iraganeko kontua da. Arazoa ez da joan egingo ote den ala ez, noiz joan den baizik. Hemendik aste batzuetara izan liteke baina baita bihar ere eta alde egiten duenerako, nazioarteak prest egon beharko du", azpimarratu du Rasmussenek. NATOko idazkari orokorraren hitzetan, joan den martxoan operazio militarra hasi zutenetik, aliatuek "aurrepauso argiak" lortu dituzte: Bengasin sarraski bat saihestu dute, Misratako setioa geldiarazi dute eta Gadafiren indar militarrak nabarmen txikitu dituzte. Hala ere, "Gadafik mehatxua izaten jarraitzen du".Libiako operazioak ekainaren 27tik beste 90 egunetan luzatzea adostu dute ministroek. Gainera, parte-hartzearekin jarraitzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren baliabide militarrak eskaintzeko konpromisoa berretsi dute.