Mundua -

'Brexit'a

Johnsonek hauteskundeak abenduaren 12ra aurreratzea proposatu du

Erresuma Batuko lehen ministroak esan du diputatuei ‘brexit’az eztabaidatzeko denbora gehiago emango diela, baina hauteskunde aurrerapena babesten badute soilik.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du hauteskundeak abenduaren 12ra aurreratzen saiatuko dela.

"Nire ustez, 'brexit'a lortzeko modua Parlamentuarekin zentzuzkoa izatea da", adierazi du Johnsonek ministroekin egin duen bileraren ostean.

Lehen ministroaren esanetan, diputatuek "denbora gehiago behar badute" aurreko astean EBrekin "egin nuen akordio bikaina aztertzeko, izango dute, baina abenduaren 12an hauteskunde orokorrak egitea onartuz gero". "Hori da aurrera egiteko modua", azpimarratu du.

"Behar duten denbora guztia emango diegu, orain hasi eta Parlamentua desegin arte, euren eztabaida egin dezaten", gaineratu du Johnsonek, hauteskundeak aurreratzeko beharra azpimarratuz (gaur egun ez du gehiengorik Komunen Ganberan).

"Zinez, iritsi da unea oposizioak adorea erakutsi eta denon nagusiari, herriari, entzun diezaion", berretsi du Johnsonek Downing Streeten.

Sky Newsek iragarri du lehen ministroak astelehenean proposatuko diola Parlamentuari hauteskunde deialdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Eskozia berriak Europa Erresuma Batua bideoak Eguneko albisteak Albisteak Brexit albisteak Zer da Brexita Ingalaterra azken ordukoa Britainiar lehen ministro ohia