Mundua -
Hauteskundeak Bolivian
Evo Moralesek 'estatu kolpetzat' jo du oposizioaren jarrera
Boliviako presidenteak bi eguneko protesten ostean egin du agerraldia, igandeko bozetan bere aldeko hauteskunde iruzur bat egon daitekeelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Evo Morales Boliviako presidenteak "Estatu kolpetzat" jo ditu oposizioaren hauteskunde iruzurren salaketak, eta lehen itzulian laugarren aldiz jarraian irabaziko duela ez aitortzeko egiten dutela esan du.
Evo Moralesek agerraldia egin du asteazken honetan La Pazen bi eguneko protesten ostean, igandeko bozetan bere aldeko hauteskunde iruzur baten susmoa zegoelako.
Amerikako Estatuen Erakundeak aurretiazko botoen zenbaketan izandako bat-bateko etenaldia azaltzeko eskatu dio Boliviako Hauteskunde Auzitegi Gorenari.
Evo Morales presidente boliviarrak Carlos Mesa oposizioko buruarekin neurtuko ditu indarrak bigarren itzulian.