Mundua -

Salbuespen-egoera

400 soldadu baino gehiagok Santiago (Txile) hartu dute

Sebastian Piñera presidenteak salbuespen-egoera ezarri du protestei aurre egiteko. Ostiralean 308 pertsona atxilotu zituzten, eta 160 lagun zauritu ziren istiluetan.

400 soldadu baino gehiagok Santiago (Txile) hartu dute. Argazkia: EFE
400 soldadu baino gehiagok Santiago (Txile) hartu dute. Argazkia: EFE
Larrialdi egoera ezarri dute Txileko hiriburuan

0:48

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago hiria, Txileko hiriburua, 400 soldadu baino gehiagok hartu dute larunbat honetan. Hiriburuko sarbide nagusietan eta toki garrantzitsuetan zabaldu dira. Sebastian Piñera presidenteak salbuespen-egoera ezarri du protestei aurre egiteko, metro txartelaren salneurria garestitu ondoren.

Javier Iturriaga jeneralak, salbuespen-egoerako arduradunak, egoera bertatik bertara jarraitzeko hiri gainetik hegan egin du, eta Armadak irudiak zabaldu ditu.

Nahiz eta Armada kaleetan izan, "kazerolada" ugari izan dira Santiagoko auzoetan, baita manifestarien eta polizien arteko liskarrak ere, Italia plazan esaterako.

Heraldo Muñoz PPD alderdiko presidenteak istiluak gaitzetsi ditu, eta Estatu idazkarien dimisioa eskatu du.

Alvaro Elizalde Alderdi Sozialistako presidentearen hitzetan, Gobernua herritarren haserrearen "karikatura egiten" ari da eta "horrek irakinaldia piztu du". "Protesta sozialaren eta haserrearen aurrean, lehenengoz demokrazian salbuespen-egoera ezarri izana", salatu du. "Sentsibilitate sozial falta", aurpegiratu dio Gobernuari.

Gainera, Piñera presidentea bart jatetxe batean afaltzen ikustea kritikatu dute oposizioko ahotsek. Cecilia Perez Gobernuko bozeramaileak argudiatu duenez, "giza" jokabidea da.

Ostiraleko protesten balantzea argitaratu dute larunbat honetan: 308 atxilotu eta 160 zauritu, gehienak poliziak, Txileko Gobernuaren arabera. Gobernuak metro txartelaren prezioa igotzea erabaki ondoren hasi ziren protestak.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Txile