Mundua -
Erasoaldia
Turkia hasi da kurduak bonbardatzen Sirian
Turkiaren erasoaldiaren helburua YPG milizia kurduari min egitea da, Siriako Indar Demokratikoen oinarria baitira.
agentziak | erredakzioa
Turkiako gerra hegazkinek Siriako Indar Demokratikoen base bat bonbardatu dute gaur Hasaka probintzian, Siria ipar-ekialdian, Al Mayadin Siriako telebista publikoak eta Sputnik Errusiako albiste-agentziak zabaldu dutenez.
"Turkiako hegazkinek indar kurduek Al Makilikiya hiritik gertu duten kuartel nagusia bonbardatu dute, Al Hasaka probintzian, Siria ipar-ekialdean", adierazi dute telebista siriarrean.
Daily Sabah egunkari turkiarrak ere eman du bonbardaketen hasieraren berri, eta Siriako Indar Demokratikoen aurkako artilleria erasoa izan dela.
Astelehen honetan bertan iragarri du AEBk Sirian zituen indar armatuak etxeratuko zituela, eta horrekin "argi berdea" ematen ziola Turkiari Sirian kurduen kontra jo zezan.
Turkiaren erasoaldiaren helburua YPG milizia kurduari min egitea da, Siriako Indar Demokratikoen oinarria baitira, Siria Iparraldeko Errepublikarra deiturikoaren indar armatuak. Siria ipar-ekialdea dute kontrolpean, eta orain arte AEBren babesa zuten, Estatu Islamikoaren aurkako elkarlanaren harira.