Mundua -
PORTUGALGO HAUTESKUNDEAK
Sozialistak nagusitu dira Portugalen, abantaila handiarekin
Antonio Costaren PSk garaipen argia lortu du hauteskundeetan, baina ez du gehiengo osorik eskuratu. Abstentzioa oso handia izan da, parte-hartzea % 54,5ekoa izan baita.
Agentziak | Erredakzioa
Antonio Costaren Alderdi Sozialistak (PS) irabazi ditu igande honetako hauteskundeak Portugalen, abantaila handiarekin; izan ere, botoen % 36,65 eskuratu ditu, bozen % 98,98 zenbatuta.
Barne Administrazioak jakitera eman duenez, PSk garaipen argia lortu du, baina ez du gehiengo osorik eskuratu.
Oposizioko alderdi nagusiak, Alderdi Sozial Demokratak (PSD), botoen % 27,9 lortu ditu.
Honenbestez, berriz gobernatzeko babesak bilatu beharko dituzte sozialistek, duela lau urte egin bezala. Ezkerreko gainerako alderdiengana jo zuten orduan, eskuinak lortu zuen garaipenari buelta emateko.
Horren bazkideek, Bloco de Esquerdak eta CDU komunista eta ekologisten koalizioak, bozen % 6,46 eskuratu dituzte.
Bestalde, CDS-PP demokristauak botoen % 4,25 erdietsi ditu, eta PAN alderdi animalistak, berriz, % 3,28.
Abstentzioa oso handia izan da, parte-hartzea % 54,5ekoa izan baita.