Mundua -
Frantzia
Ekintza terrorista gisa ikertuko dute Parisko lau polizien hilketa
Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak hartu du beregain Frantziako Estatuko hiriburuan izandako hilketak ikertzeko ardura. Egilea ere hil egin zuten tirokatuta.
agentziak | erredakzioa
Frantziako Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak beregain hartu du Parisen atzo izan zen lau polizien hilketa ikertzeko ardura, balizko terrorismo ekintza gisa, Efe albiste-agentziak Ministerio Publiko iturri bat aipatuta jakitera eman duenez.
"Ikerketaren puntu honetan jaso ditugun elementuak kontuan izanda, Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak beregain hartu du atzo Poliziaren Prefekturan izandako hilketak ikertzeko ardura", adierazi du iturriak.
Poliziako administrazio funtzionario batek egin zituen hilketak. Labanarekin lankideei egin zien eraso, eta lau hil eta bat zauritu zuen, beste agente batek tirokatuta hil aurretik.