Mundua -

BOTERE TALKA

Peruko Gobernuak hauteskundeak deitu ditu eta Kongresuak presidentea kargugabetu du

Martin Vizcarra presidentea buru duen gobernuaren (botere betearazlea) eta Fujimori zaleen esku dagoen Kongresuaren (botere legegilea) arteko aurrez aurrekoa agerikoa da.

Herritar multzo handi bat, Peruko Kongresuaren atarian. Argazkia: EFE
Herritar multzo handi bat, Peruko Kongresuaren atarian
Herritar multzo handi bat, Peruko Kongresuaren atarian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi politikoan murgildu da Peru, botere betearazlearen (Gobernua) eta botere legegilearen (Kongresua) arteko azken aurrez aurrekoa tarteko. Martin Vizcarra herrialdeko presidenteak Kongresua desegin eta hauteskunde legegileak deitu ditu 2020ko urtarrilaren 26rako. Fujimori zaleen eta haren eskuineko eta eskuin muturreko aliatuen esku dagoen Kongresuak, ostera, Martin Vizcarra presidentea kargugabetu du eta Mercedes Araoz jarduneko presidente izendatu du.

Martin Vizcarra presidenteak Kongresuaren desegitea iragarri zuen astelehenean, oposizioarekin (Fujimori zaleak) abiatutako krisi politikoari amaiera eman nahian. "Kongresua desegin eta hauteskunde legegileak deitzea erabaki du. Ekintza konstituzionala da", adierazi zuen telebistan eskainitako hitzaldian.

Dena dela, oposizioa buru duen Kongresuak entzungor egin zion Vizcarraren iragarpenari eta Mercedes Araoz izendatu du jarduneko presidente. Aurrez, Kongresuak Vizcarra presidentea kargugabetu du datozen 12 hilabetetarako, ezgaitasun morala argudiatuta.

"Behin-behinean nire gain hartu dut Errepublikako presidente kargua", adierazi zuen Araozek. Haren hitzetan, Vizcarrak Konstituzioa urratu du Kongresuaren desegitea aginduta.

Auzitegi Konstituzionaleko kideen aukeraketa, eztabaidaren erdian 

Auzitegi Konstituzionalerako hautagaiak izendatzeko prozesuan aldaketak egin nahi zituen Gobernuak orain artekoak gardenak ez direla iritzita. Gobernuak Kongresuan gehiengorik ez duenez, ordea, Vizcarraren kabinete buruak (Salvador Del Solar lehen ministroa) konfiantza mozioa aurkeztu zuen erreforma aurrera atera ahal izateko. Aitzitik, oposizioak kontra egin zion eta, konfiantza mozio hori eztabaidatu ere egin gabe, Auzitegi Konstituzionalerako kide berri bat hautatu zuen.

Horren aurrean, Vizcarrak parlamentua desegitea erabaki zuen, herrialdeko Konstituzioan oinarrituta, eta hauteskunde legegileak deitu zituen.

Kongresuaren erabakia konfiantza mozioa galdu izan balu bezala hartu zuen Salvador Del Solar lehen ministroak eta dimisioa eman zuen. Horren ondotik, Martin Vizcarra presidenteak Vicente Zeballos lehen ministro izendatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Peru albisteak