Mundua -

VENEZUELA

Venezuelak eta NBEk giza eskubideen alorrean lankidetzan aritzeko ituna sinatu dute

Kooperaziorako dokumentu horrek herrialdean modu jarraituan egotea ahalbidetuko dio NBEko Giza Eskubideen talde bati, eta etorkizuneko akordio baterako oinarri izatea espero dute.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michel Bachelet Giza Eskubideen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) goi komisarioak eta Venezuelako Gobernuak elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute astelehen honetan, giza eskubideen alorrean lankidetzan aritzeko.

NBEren eta Venezuelako Gobernuaren izenean, Michele Bacheletek eta Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak sinatu dute urtebeteko iraupena izango duen akordioa. Horri esker, NBEko Giza Eskubideen ordezkariek herrialdean mugitzeko askatasuna izango dute eta atxilotzeko zentroetara sartzeko baimena izango dute.

Dokumentua oinarri hartuta, bi aldeek hitz egiten jarraituko dute Venezuelan giza eskubideei buruzko NBEko bulego iraunkorra ezartzea ahalbidetuko lukeen itun bat lortzea helburu, NBEk ohar bidez jakitera eman duenez.

Halaber, giza eskubideen babesa eta promozioa bultzatzea ere adostu dute. Dokumentuan irakur daitekeenez, jarduera horiei buruzko xehetasunak lan egitasmo batean gauzatu beharko dituzte Venezuelako Gobernuak eta NBEren Giza Eskubideen Bulegoak, 30 eguneko epean.

"Nire bulegoak eta nik agintariekin eta gizarte zibileko erakundeekin ondoz ondo lan egiteko konpromisoa hartu dugu, herrialdeko pertsona guztien giza eskubideak eta askatasunak babestu eta bultzatzeko", azpimarratu du.

Bestalde, NBErentzat Venezuelako presidente legitimoa Nicolas Maduro dela zehaztu du Michel Bacheletek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE bideoak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela argazkiak Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro Giza eskubideak albisteak Juan Guaidó Leopoldo López albisteak