Mundua -
Italia
M5S mugimenduko militanteen % 79k Alderdi Demokratarekin egindako ituna babestu dute
Bi alderdiek koalizio-gobernua osatzea adostu zuten. Giuseppe Conte izango da lehen ministroa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost Izar Mugimenduak (M5S) barne-kontsulta egin du bere militanteek Alderdi Demokratarekin koalizio-gobernua osatzeko egin duen akordioa babesten duten jakiteko. Militanteen % 79,3 itunaren alde agertu dira, eta % 20,7k bozkatu dute kontra.
Horrela, Luigi Di Maio M5S alderdiko buruzagiak amaitutzat eman du Matteo Salvinik (Liga) aurreko gobernua eragin zuen krisi politikoa.
M5S alderdiak antolatutako kontsulta Internet bidez egin dute eta ia 80.000 jarraitzailek hartu dute parte.
M5S mugimenduak eta Alderdi Demokratikoak koalizioan gobernatzea adostu zuten duela zenbait egun. Giuseppe Conte izango da berriro lehen ministroa.
Sergio Mattarella Italiako presidenteak gobernua osatzeko agindu zion joan den astean Conteri. Gobernua osatuko duten ministroak aukeratu eta Parlamentuaren babesa lortu beharko du datozen egunetan Contek.