Mundua -

Kolonbia

Akordioari eustea eta hitza bete ez dutenak zigortzea eskatu dio Santosek Estatuari

FARCen % 90ak bete du bake prozesua, eta horri eutsi behar diogu. Akordioa errespetatu ez dutenak, aldiz, irmoki zigortu behar ditugu. Bakearen aldeko borroka ez da eten", esan du.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohia. EFEren artxiboko irudia
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohia
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohia. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARCeko gerrillarekin bake akordioa sinatu zuen Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohiak Estatuari eskatu dio hitzarmena errespeta dezala, eta Ivan Marquez zein izenpetutakoa bete ez duten gainerako gerrillariak zigor ditzala.

El disidente de las FARC 'Iván Márquez' anuncia que retoma las armas
El disidente de las FARC 'Iván Márquez' anuncia que retoma las armas
El disidente de las FARC 'Iván Márquez' anuncia que retoma las armas

5:09

FARCen % 90ak bete du bake prozesua, eta horri eutsi behar diogu. Akordioa errespetatu ez dutenak, aldiz, irmoki zigortu behar ditugu. Bakearen aldeko borroka ez da eten", idatzi du Santosek bere Twitter kontuan.

Duela urtebete ihes egin zuen Marquezek, baina ostegun honetan bideo batean azaldu da, beste hainbat gerrillari ohirekin batera, indar armatuak etapa berri bat hasiko duela" iragartzeko.

ELNko buruak begi onez ikusi du erabakia

Uriel ezizenarekin ezaguna den ELNko buruak begi onez ikusi du albistea.

"Ivan Marquezen, Jesus Santrichen, El Paisaren eta gainerako lagunen iragarpena ospatu nahi dugu", ziurtatu du Urielek sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

Humberto de la Callek bakea babesteko eskatu die kolonbiar guztiei

Kolonbiako Gobernutik bake negoziaziorako talde-burua izan zenak, Humberto de De la Callek, "bake prozesua babestea" eskatu die herritar guztiei, armak berriro hartu badituzte ere.

"Ez da prozesuak izan duen lehenengo krisia, ezta azkena ere", azaldu du Sergio Jaramillorekin batera sinatu duen agiria irakurri duenean. Jaramillok ere Marquezen iragarpena arbuiatu eta gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia