Mundua -

Italia

M5S eta PD alderdiek koalizio gobernua osatzea adostu dute

Hala jakinarazi diote arratsalde honetan Sergio Mattarella Italiako estatuburuari. Gauzak horrela, Guiseppe Conte lehen ministroa izango da berriz.

Luigi Di Maio M5S alderdiko buruzagia. Argazkia: EFE
Luigi Di Maio M5S alderdiko buruzagia.
Luigi Di Maio M5S alderdiko buruzagia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost Izar Mugimenduak (M5S) eta Alderdi Demokratak (PD) koalizio gobernua osatzeko akordioa egin dute asteazken honetan. Halaber, lehen ministroa Guiseppe Conte izatea adostu dute.

Hala jakinarazi diote arratsalde honetan Sergio Mattarella Italiako presidenteari. Mattarella bi alderdi horietako buruzagiekin, Nicola Zingarrettirekin (PD) eta Luigi Di Maiorekin (5MS), bildu da banaka.

"Errepublikako presidenteari esan diogu akordio politikoa egin dugula Alderdi Demokratarekin berriro ere Giuseppe Conte izan dadin lehen ministroa", adierazi du Di Maiok batzarraren ostean egin duen agerraldian.

Di Maiok arduraz jokatuko duela agindu du, eta gogora ekarri du martxoko hauteskunde orokorretan bere alderdia izan zela irabazlea, botoen % 33 eskuratuta.

Azken egunetan Matteo Salvinik eskua luzatu dio Di Maiori desadostasunak gainditu eta elkarrekin gobernatzen jarraitzeko, baina azken horrek aukera hori baztertu du krisi politikoaren erantzule nagusia bera dela iritzita.   

Gauzak horrela, Sergio Mattarella presidenteak gobernua osatzeko eskaera egingo dio ostegun honetan Guiseppe Conteri.

Conte, goizean, 09:30ean, joango da Estatuburuaren egoitzara. Kargua onartuta, Gobernua osatuko duten ministroak aukeratu beharko ditu datozen egunetan Contek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia