Mundua -

NAZIOARTEKO HARREMANAK

AEBk Venezuelari buruzko bulego diplomatikoa irekiko du Kolonbian

Bogotan izango den Venezuelako Eginkizunen Unitateko mintzaidea ez da Nicolas Maduro izango, baizik eta Juan Guaido.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Estatu Sailak Bogotan (Kolonbia) Venezuelako Eginkizunen Unitatea irekiko dutela adierazi du. Horretan, Juan Guaido izango da mintzaidea. AEBko negoziazioak Venezuelarekin egiten dituen James Storyk burutuko du unitatea.

"Venezuelan demokraziaren itzulera" babestuko dutela esan du  Mike Pompeo iparraldeko diplomaziaren buruak Twitterren, Trumpen gobernuaren azken erabakia iragarri duenean. Maduroren gobernuaren aurkako zigorrak indartu ditu Trumpek.

Helburua demokrazia, konstituzio-ordena, seguritatea eta Venezuelako herriaren ongizatea berrezartzea da, Estatu Sailak ohar batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Donald Trump Nicolás Maduro