Mundua -

ITALIAKO GOBERNUA

Bost Izar Mugimenduak bertan behera utzi du gaurko bilera Alderdi Demokratikorekin

Italiako lehen ministroko karguak bi alderdi politiko horien aliantza oztopatu du.

Giuseppe Conte, Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE.
Giuseppe Conte, Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE.
Giuseppe Conte, Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost Izar Mugimendua (M5S) eta Alderdi Demokratikoa (PD) akordio bat negoziatzen izan dira Italian koalizio gobernua osatzeko. Zenbait kontu direla eta, besteak beste, lehen ministroko kargua dela eta, Bost Izar Mugimenduak bertan behera utzi du gaurko bilera.

"Lehen ministroaren kontua ez da erabaki. Zingarettiren (PDko idazkari nagusia) eta Di Maioren (M5Sko burua) arteko lehen liberaren ostean, desadostasunak ez dira amaitu", iragarri zuten Alderdi Demokratikoko iturriek. Roman kokatutako alderdiko egoitzan, hedabideen aurrean "optimista" dela adierazi zuen "herrialdeentzako gobernu serioa eta iraunkorra osatzeko aukera" Bost Izarren Mugimenduarekin duelako.

Dena dela, lehen ministroa hautatzeak negoziazioak oztopatu du, Giuseppe Conte berriz izatea nahi duelako Bost Izarren Mugimenduak. Alderdi Demokratak, berriz, aurreko kabinete populista aldatzea eskatu du.

Bi alderdi horiek hainbat bilera izan dituzte azken egunetan. Zingaretti eta Di Maio Palazzo Chigin, Gobernuko bulego nagusiko egoitzan, bildu dira astelehenean, Sergio Mattarella Errepublikako presidenteak bigarren kontsulta epea hasi baino lehen. Bi eguneko kontsulta horietan kabinete bat osatzea edo hauteskundeak deitzea erabakiko dute.

Aurreko asteko lehen kontsulta epearen ostean, Gobernu bat osatzeko gehiengo parlamentarioa zegoela esan zuen Mattarellak. Hori dela eta, presidenteak kontsulten epea luzatu du. Dena dela, Italiak hainbat konpromiso epe laburrean bete behar dituela adierazi zuen, hala nola, Europako komisariorako hautagaia aukeratzea eta 2020ko Aurrekontu Orokorrak adostea.

Mattarella Roberto Fico Diputatuen Kongresuko presidentearekin eta Maria Elisabetta Aberti Castellati Senatuaren presidentearekin nahiz alderdi txikiekin batuko da. Alderdi nagusien txanda, aldiz, asteazkenean izango da. Bost Izarren Mugimendua kontsultetan parte haurtuko duen azken alderdia izango da, 19:00etan.

Ipar Ligako erantzuna

Bost Izar Mugimenduarekin aliantza berreskuratu dezakeela uste du Ligak. Gianmarco Centinaio Ligako senatariaren arabera, mugimendu horrekin programa politikoa berritzeko prest daude.

Matteo Salvini Liga ultraeskuindarreko buruak egoera hau eragin zuen, udazkenean hauteskundeak deituko zituztela prentsatzen zuelako. Herrez gain, Forza Italia alderdi kontserbadorearekin eta Fratelli d'Italia alderdi ultrakontserbadorearekin batera gobernua osatzea espero zuen, inestak adierazten zutenez.

Ez zuten espero Alderdi Demokratikoaren eta Bost Izarren Mugimenduaren koalizioa. Horregatik, azken egunetan Bost Izarrekin negoziatzen saiatu ziren.

Galdeketak

Demopolis institutuak argitaratutako galdeketaren arabera, Ligari botoa emateko asmoa % 33koa zen, krisia hasi aurretik baino lau puntu gutxiago.

Alderdi Demokrataren sozialdemokratak bigarren indarra izango lirateke, botoen % 23rekin, eta Bost Izarrek % 19 lortuko luke, 2018an lortutako % 33 baino askoz gutxiago.

Giorgia Meloni Fratelli d'Italiako buruaren esanetan, herrialdeak hauteskundeak deitu behar ditu. Beharrezkoa izanez gero, bere alderdia mobilizazioa deitzeko prest dagoela esan du Melonik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak