Mundua -
Merkataritza gerra
Txinak muga-zerga gehiago ezarriko dizkie AEBko produktuei
Donald Trumpek, berriz, alternatibak bilatzeko eta Txinatik alde egiteko aukera azter dezatela eskatu die enpresa estatubatuarrei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txinako Gobernuak muga-zerga gehiago iragarri ditu irailaren 1etik aurrera Estatu Batuetatik inportatzen diren produktuentzat. Zergak % 5 eta % 10 artean igoko ditu, 750.000 milioi dolarretara iritsi arte.
Horrez gain, abenduaren 15etik aurrera berriro aktibatuko ditu AEBtik eramandako ibilgailu eta automobilentzako piezentzat aurreikusitako muga-zerga osagarriak: % 25koa bata eta % 5ekoa bestea.
Aurrez, Estatu Batuek 300.000 euroko zergak ezarri zizkien Txinako produktuei, eta horren ondotik iritsi da Gobernu txinatarraren irarpena.
Donald Trumpek berehala erantzun dio Txinaren erabakiari sare sozialen bidez. Txinak AEBei "ehunka milioi dolar lapurtu" dizkietela ziurtatu du eta horrelakorik onartuko ez duela erantsi du.
Gauzak horrela, konpainia estatubatuarrei Txinatik kanpo alternatibak bilatzen hasteko agindu eta, ildo berean, enpresak herrialde horretatik ateratzeko aukera ere azter dezatela eskatu die.