Mundua -

Migranteak

Lehorreratzeko portu baten zain daude Ocean Viking ontziko 365 migranteak

"Toki seguru bat eskatzen dugu lehenbailehen pertsona horiek segurtasuna eta gizatasuna izan dezaten", eskatu du Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak.

Ocean Viking ontziko migranteak. Argazkia: EFE.
Ocean Viking ontziko migranteak
Ocean Viking ontziko migranteak. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehorreratzeko portu baten zain daude Ocean Vikingeko 365 migranteak. Ontzian 103 adin txiki daude. Mediterraneoan erreskatatu zituzten abuztuaren 9 eta 12 artean. Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee erakundeen esanetan, "erabat traumatizatuak" daude.

Abuztuaren 13an gobernuz kanpoko erakunde (GKE) biek Italiako eta Maltako agintariei lehorreratzeko portu bat eskatu zieten; Maltak ezezkoa eman zien, erreskatea Maltako uretatik kanpo gertatu zela esan baitzieten; eta, Italiak, berriz, ez die ezer erantzun, Mugarik Gabeko Medikuak GKEren arabera.

Erreskatearen lehen 24 orduetan deshidratazio, hipotermia eta erredurak artatu zituztela azaldu dute GKEko ordezkariek; azken egunotan, berriz, "larruazaleko zein arnas aparatuko infekzioak artatzen ari dituzte", azaldu du Luca Pigozzi Ocean Viking ontziaren barruan dagoen medikuak.

Hala ere, "larrialdi handiena une honetan egoera psikologikoa da", esan du. "Pertsona horiek trauma handi bat sufritu dute eta sufritzen ari dira"; asko torturaren eta sexu-indarkeriaren biktimak izan dira Libian", azpimarratu du Pigozzik. "Lehorreratzeko portu seguru baten zain dauden bitartean kontsumitu egiten dira itsasoaren erdian dagoen eremu mugatu batean; eta, horien egoera okerrera baino ezin du egin", gaineratu du.

Bitartekari kulturalak azaldu arren, migranteak ez dira gertatzen ari dena ulertzeko gai. "Toki seguru bat eskatzen dugu lehenbailehen pertsona horiek segurtasuna eta gizatasuna izan dezaten", eskatu du Pigozzik.

"Blokeo anker eta lotsagarriari" amaiera emateko eskatu du medikuak eta, horrenbestez, migranteak "ahalik eta arinen" lehorreratu ditzaten eskatu du, ontziko egoera "gero eta giro tirabiratsuagoa baita". Gainera, migranteetako asko beren buruei galdetzen hasi dira "zergatik ez garen mugitzen? Libiara itzultzen ote al gara?".

Migrantes del Ocean Viking

Ocean Viking ontziko migranteak. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Albisteak migrazioa gaur Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak azken ordukoa Malta Giza eskubideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Mediterraneo itsasoa