Mundua -

Migrazioa

Bost herrialdeetara eramango dituzte Open Arms ontziko migratzaileak

Nolanahi ere, Bruselak ez du argitu nola eta noiz egingo diren etorkinen leku-aldaketak. Herri-defendatzailea Espainiako Gobernuaren jarduera aztertzen dabil eta Open Arms zigortua izan liteke.

Open Arms ontzi barruko irudiak. Argazkia: EFE.
Open Arms ontzi barruko irudiak. Argazkia: EFE.
Open Arms ontzi barruko irudiak. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak asteazkenean baieztatu duenez, Open Arms ontzian zihoazen etorkinak Espainia, Frantzia, Alemania, Portugal eta Luxenburgora bidaliko dituzte. Herrialde bakoitzera zenbat pertsona bidaliko diren zehaztu ez badu ere, Batzordeak prozesu hau koordinatzeko “prest” dagoela azpimarratu du.

Errumania ONG espainiarraren ontzian zeuden etorkinetako batzuk hartzeko prest agertu bazen ere ez du inor jasoko, toki-aldatze prozesuan beharrezkoak ziren leku guztiak gainerako bost Estatuen artean betetzen baitira. Hala ere, Errumaniaren eskaintza etorkizuneko kasuetarako gordeko da.

Horrenbestez, Italiako hainbat agintarirekin batera, berehala hasiko da Brusela Lampedusa uharte italiarrean lehorreratzea lortu duten pertsonen toki-aldatze prozesua koordinatzen.

Natasha Bertaudek, Gobernu komunitarioko bozeramaileak, erakundearen eguneroko prentsaurrekoan adierazi duenez, “bost herrialdeekin mantentzen dira toki-aldatzearen konpromisoak eta prest gaude prozesu horri hasiera emateko”.

Bruselak, aitzitik, konpromiso horiei erreferentzia eginez, ez du zehaztu zenbat pertsona bidaliko diren herrialde bakoitzera, eta ardura hori Estatu bakoitzeko Gobernuen esku geratzen dela azaldu du.

Open Arms GKEa zigortua izatearen aukeraren inguruan ez du baloraziorik egin Bruselak, eta Europar Batzordeak Espainiako organismo judizialen inguruan iruzkinik ez duela egiten adierazi du.

Nolanahi ere Bruselak ospatu egin du azkenik ontzian zihoazen pertsonak Lampedusan lehorreratu izana eta orain beharrezkoak den arreta medikua jaso ahal izatea.

Europar Batzordeko Estatu kideei dei egin die oraindik Ocean Viking ontzian jarraitzen duten 365 etorkin eta errefuxiatuak hartzeko prest egoteko.

Bere aldetik Matteo Salvinik, Italiako Barne ministroak etorkinen ardura hartzeko eta banaketa mekanismoa azkartzea eskatu dio.

Salvinik gaur adierazi duenez, “Barne Ministeritzak Espainiari ‘Open Arms’ ontzitik lehorreratuko etorkinen ardura hartzeko eskaera berritu du. Espainiako Gobernuak Europar Batasunaren esku utzi zituen hainbat portu ontzia jasotzeko, eta italiar Ministeritzak orain mekanismo hori abian jartzea espero du”.

Herri-defendatzaileak Espainiako Gobernuaren jarrera ikertuko du

Bestalde, Francisco Fernández Marugánek, jarduneko herri-defendatzaileak, bi ofizio jarduera ikeri ditu espainiar gobernuak Open Arms GKEaren egoera “dramatikoari” irtenbidea emateko aurrera eramandako gestioen jarraipena egiteko.

Europa Press agentziari egindako adierazpenetan, Frandisco Fernández Marugánek “orain dela egun batzuetatik bi ofizio jarduera irekita ditugu Kanpo Zereginetarako Ministerioarekin egoera dramatiko honi irtenbidea bilatzeko egindako gestioen jarraipena egiteko”.

Gainera, Europako herri-defendatzaileari Europar Batzordeari eta gainerako europar erakundeei aurre egiteko eskatu die “beraienak diren ardurak beraien gain hartzeko” eta “lehorreratzeetan itsasoan erreskatatutako pertsonen inguruan akordio bat osatzeko, Estatu guztiek etorkinak hartzeko ardura har dezaten”.

Lampedusako lehorreratzearen ondoren, Open Arms ontzia atzo gauean abiatu zen Emepedocle izeneko portura, Sizilian, eta fiskalak adierazi duenez, gaur gauean iritsi beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Euskal Herria Espainia bideoak Frantzia berriak Eguneko albisteak Albisteak Italia Portugal Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?