Mundua -

Venezuela

Maduroren Gobernuak AEBren blokeoaren aurkako manifestazioa deitu du

Protesta Caracasen izango da eta bi kilometroko ibilbidea egingo dute.

Imagen de archiv de una vista de la Avenida Bolivar. Foto: EFE
Una vista de la Avenida Bolivar en Caracas
Nicolás Madurok gogor salatu ditu Trumpek ezarritako zigorrak

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduroren Gobernuak manifestazioa deitu du asteazken honetarako Caracasen, Donald Trumpen Gobernuak Venezuelak AEBn dituen ondasunak blokeatu baititu.

Bi kilometro inguruko ibilbidea Panteoi Nazionalean amaituko da. Oraingoz ez dute argitu Madurok edota chavismoaren beste agintari batzuek manifestazioan parte hartuko duten.

Venezuelako Exekutiboak "eraso larritzat eta terrorismo ekonomikotzat" jo du Venezuelako Gobernuak AEBn dituen ondasunei Trumpen Gobernuak ezarritako blokeoa.

Ildo horretan, Trumpen neurriek "elkarrizketa politikoaren porrotaren alde egiten dute", esan dute Gobernuaren iturriek Barbadosen Norvegiaren babespean egiten ari diren elkarrizketen harira.

Hala ere, Maduroren Gobernuak jakitera eman duenez, blokeo horrek "ez dio elkarrizketa prozesuari eragingo". Halaber, bakea lortzeko "akordio nazionalak adosteko borondatea" duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Donald Trump Manifestazioak Nicolás Maduro